orain dala urtebeteko mezu-trukia:
http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/15063/focus=15065

Asier


Amatiño(e)k dio:
> Ziharo bat natok. -ko erak irabazten jiharduk eta -ren erak galtzen. Maldan
> behera joiak.
> 
> Nik beti jartzen juat adibide hau:
> 
> "Informativos de la SER". Emoten jok informatibo onak dittuala eta harro
> daozela egiten daben lanaz.
> 
> "Euskadi Irratiko informatiboak". Miramonen daozen instalaziño batzuk,
> funtzionarixo jendia... Askoz be indar eta siñisgarritasun gehiago "Euskadi
> Irratiaren informatiboak". Behin eta barriz esan izan jetset, baina ez
> jestek bape jaramonik egiten.
> 
> Amatiño
> 
> -----------------------------------------
> 
> Uste dut behin baino gehiagotan komentatu dugula gai hau zerrenda honetan,
> baina azken asteetan nire buruko filologoak (badakizue, euskaldunok filologo
> bat daukagu buruan) belarriko mina sentitzen du ETBren albistegiak
> entzutean.
> 
> Edo gaizki ikasi dut nik eta dena ondo esaten dute edo nongo eta noren
> guztiak alderantziz esaten dituzte:
> 
> Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Gipuzkoako EAko presidentea, Athletic-eko
> presidentea, Kutxako Ingurumen Zuzendaria, Kirol Federakuntzako Diziplina
> Arautegia...
> 
> Kasu guzti horiek ez al dira noren/zeren moduan eta ez nongo moduan
> deklinatu behar? Hau da:
> 
> Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria, Gipuzkoako EAren presidentea, Athletic-en
> presidente, Kutxaren Ingurumen Zuzendaria, Kirol Federazioaren Diziplina
> Arautegia...
> 
> Zer diote zuen filologoek?
> 
> 
> Mikel
> Filologatzen
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> 
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> 
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to