Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Gipuzkoako EAko presidentea,
Athletic-eko presidentea, Kutxako Ingurumen Zuzendaria, Kirol
Federakuntzako Diziplina Arautegia...
Kasu guzti horiek ez al dira noren/zeren moduan eta ez nongo moduan
deklinatu behar? Hau da:
Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria, Gipuzkoako EAren presidentea,
Athletic-en presidente, Kutxaren Ingurumen Zuzendaria, Kirol
Federazioaren Diziplina Arautegia...
Zer diote zuen filologoek?
---
Ba nik, boteprontoan eta agian inkongruentziaren adibide moduan, diñot:
- Jaurlaritzako (-aren be esango neuke)
- EAko ("EAren" uste dot sekula ez neukela esango, baina "Eusko
Alkartasuna(re)n" bai)
- Athletixan (Athetikeko... ez dakit, arraroa, baina igual bai erabiliko
neuke)
- Kutxako, Kutxaren... (ba agian bixak)
it
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]