Ziharo bat natok. -ko erak irabazten jiharduk eta -ren erak galtzen. Maldan
behera joiak.

Nik beti jartzen juat adibide hau:

"Informativos de la SER". Emoten jok informatibo onak dittuala eta harro
daozela egiten daben lanaz.

"Euskadi Irratiko informatiboak". Miramonen daozen instalaziño batzuk,
funtzionarixo jendia... Askoz be indar eta siñisgarritasun gehiago "Euskadi
Irratiaren informatiboak". Behin eta barriz esan izan jetset, baina ez
jestek bape jaramonik egiten.

Amatiño

-----------------------------------------

Uste dut behin baino gehiagotan komentatu dugula gai hau zerrenda honetan,
baina azken asteetan nire buruko filologoak (badakizue, euskaldunok filologo
bat daukagu buruan) belarriko mina sentitzen du ETBren albistegiak
entzutean.

Edo gaizki ikasi dut nik eta dena ondo esaten dute edo nongo eta noren
guztiak alderantziz esaten dituzte:

Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Gipuzkoako EAko presidentea, Athletic-eko
presidentea, Kutxako Ingurumen Zuzendaria, Kirol Federakuntzako Diziplina
Arautegia...

Kasu guzti horiek ez al dira noren/zeren moduan eta ez nongo moduan
deklinatu behar? Hau da:

Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria, Gipuzkoako EAren presidentea, Athletic-en
presidente, Kutxaren Ingurumen Zuzendaria, Kirol Federazioaren Diziplina
Arautegia...

Zer diote zuen filologoek?


Mikel
Filologatzen
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to