BILBAO udal-kazetak jakark Domingo Uriarte "Rebonzanito" toriatzailian barri. Gure Txomin 1894n jaixo zuan Sestaoko Rebonza basarrixan. Gurasuak basarrittarrak eta euskaldunak. Baitta semia be. Hamasei urteaz, Bizkaiko Labe Garaixetan pintxe zala, barku batian ezkutau, Sevillara heldu eta gero gerokuak. Amaittu juan "naif" kuadruak pintatzen eta 1971an hil. Baiña nere kezkia beste hau dok: 1894an Sestaoko basarrixetan euskeraz eitten juen? Amatiño
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
