Bilboko baserrietako euskararena egia da. Urtzi Urrutikoetxea idazle
eta kazetariaren aita bera, baserrri horietako batekoa ei da. Gaurko
Otxarkoaga, Txurdinaga, Begoña gaineko auzo horietakoak ei ziren azken
baserri euskaldun horiek.
Sestao, baina, ez dago errekaren eskuma aldean, Barakaldo eta
Portugalete aldean baino. Eskuin ibarreko euskara gaur arte gorde den
bezala (Erandio, Leioa eta abar), ezkerraldekoa, dirudienez, XIX.
mendean galdu zen. XIX. mende horren hasiera edo amaierarako? Ezin esan
seguru. NIre ustea, prozesua mende hasierarako martxan zegoela, eta
mende amaierarako guztiz buruturik.
x.
El 11/07/2007, a las 0:32, Imanol Trebiño escribió:
Amatiñok:
> Baiña nere kezkia beste hau dok: 1894an Sestaoko basarrixetan
euskeraz eitten juen?
Izan leike, eta baitta agian gaur egun be. Zergatik diñot hau? Oin
dala nahiko gutxi, urte bi edo, liburu bat atara zan Bilboko euskaran
gainean, Bilbon bertako euskaran gainean, Bilboko munizipioaren gaur
egungo inguru "rural" batzuetako bertako
"baserritarren" berbeta jasoz.
Sestao be errekaren eskuma aldian dago, horretara, sasoi hartan
izan leike, eta gaur egun, inguru batzutan be, ba izan leike.
Imanoltxu.
----- Original Message -----
From: Amatiño
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Tuesday, July 10, 2007 2:23 PM
Subject: [eibar] Rebonzanito
BILBAO udal-kazetak jakark Domingo Uriarte "Rebonzanito"
toriatzailian barri.
Gure Txomin 1894n jaixo zuan Sestaoko Rebonza basarrixan. Gurasuak
basarrittarrak eta euskaldunak. Baitta semia be. Hamasei urteaz,
Bizkaiko Labe Garaixetan pintxe zala, barku batian ezkutau, Sevillara
heldu eta gero gerokuak. Amaittu juan "naif" kuadruak pintatzen eta
1971an hil.
Baiña nere kezkia beste hau dok: 1894an Sestaoko basarrixetan
euskeraz eitten juen?
Amatiño
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]<ATT44244.txt>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]