>     Sestao be errekaren eskuma aldian dago,

??  Imanol, Sestao ezkerraldean dago.

XIX. mende erdialdean hasi zen emigrazioa ezkerralderantz. Bataz
beste, 1877-1900 urteen artean %11,3ko hazkundea eman zen urtero
Sestaon (http://tinyurl.com/2b8bfb ).

400 biztanle zituen Sestaok 1877 urtean. 1890 urtean ia 7.000 biztanle
zituen.  Txomin Uriarte Arteagabeitia "rebonzanito" jaio zen urtean
8.000 biztanletik gora  izango zituen Sestaok.

Litekeena da "Rebonzanito"ren gurasoak, Uriarte-Arteagabeitia-tarrak,
beste nonbaitetik (Gipuzkoa, Nafarroa, Bizkaiko ekialdea) Sestaora
etorritako jendea izatea. (Rebonza Sestaoko auzoa da)

"Lehenengo etorkinak Bizkaitik eta Euskal Herriko gainerako
herrialdeetatik iritsi ziren" (Ikus Sestao 200 urte;
http://www.sestao200urte.net/eu/cartel.php?mod=7 )

Ezagutzen dut ezkerraldeko jende dexente jatorriz aitona-amona (edo
bir-aitona/amona) euskaldunak zituztenak Nafarroatik, Bizkaiko
kostaldetik, Gipuzkoatik  joandakoak zirelako.

Baina ez dirudi hau guztiz horrela denik :-)  Kasu honetan eta
Interneten ageri diren datuak egia badira (http://tinyurl.com/2fq5km)
, Rebonzanitoren aita, Nicasio Uriarte Latorre,  1863eko abenduaren
14an batailatu zuten Gordexola - Iratzagorriako San Esteban elizan
(http://tinyurl.com/yu8fx4). Beraz, suposa dezakegu bertan jaioa zela,
eta Bonaparteri kasu eginez gero
(http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/a/a9/Bonaparte_euskalki_mapa.jpg
) garai horretan euskara hitz egiten zen Gordexola - Iratzagorria
aldean.

Aldiz, ama sestaotarra zen. Beharbada lan bila joango zen Nicasio
Gordexola - Iratzagorritik Sestaora eta bertan 1867 urtean jaiotako
Pía de Arteagabeitia Lasuen ezagutu eta berarekin ezkondu zen. Garai
horretan Bonapartek egin zuen mapa famatuaren mugan daude Sestao -
Barakaldo, eta agian euskara zekien Piak.

Bestalde, duela gutxi arte Kuetos edo Rebonza bezalako ezkerraldeko
auzo askotan baserri estiloko etxeetan (adibidez:
http://tinyurl.com/2pbzx2 ) bizi zen jende asko.

Beharbada, halako batean (Ribonza nº 76 - 1º)  jaioko zen Rebonzanito
1894 urteko abuztuaren 4an, edo beharbada ez, eta Ribonza 76 - 1º ez
zen baserria izango baizik eta "en el caserio de Ribonza" zegoen etxe
bat, eta  Ribonza auzoko etxea bateko lehen solairuan jaio zen Txomin
toreroa.

Auskalo, hipotesiak dira. Baina Sestao errekaren ezker aldean dago,
hori seguru! :-)

Eneko (prokrastinatzen)
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to