Bai, ankasartzia egin dot, nahastu dot Sestao eta Erandio. Hiru makilkada
merezi dot:
- Ai!
- Ai!
- Ai!
it.
----- Original Message -----
From: Xabier Mendiguren
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Wednesday, July 11, 2007 7:29 AM
Subject: Re: [eibar] Rebonzanito
Bilboko baserrietako euskararena egia da. Urtzi Urrutikoetxea idazle eta
kazetariaren aita bera, baserrri horietako batekoa ei da. Gaurko Otxarkoaga,
Txurdinaga, Begoña gaineko auzo horietakoak ei ziren azken baserri euskaldun
horiek.
Sestao, baina, ez dago errekaren eskuma aldean, Barakaldo eta Portugalete
aldean baino. Eskuin ibarreko euskara gaur arte gorde den bezala (Erandio,
Leioa eta abar), ezkerraldekoa, dirudienez, XIX. mendean galdu zen. XIX. mende
horren hasiera edo amaierarako? Ezin esan seguru. NIre ustea, prozesua mende
hasierarako martxan zegoela, eta mende amaierarako guztiz buruturik.
x.
El 11/07/2007, a las 0:32, Imanol Trebiño escribió:
Amatiñok:
> Baiña nere kezkia beste hau dok: 1894an Sestaoko basarrixetan
euskeraz eitten juen?
Izan leike, eta baitta agian gaur egun be. Zergatik diñot hau? Oin dala
nahiko gutxi, urte bi edo, liburu bat atara zan Bilboko euskaran gainean,
Bilbon bertako euskaran gainean, Bilboko munizipioaren gaur egungo inguru
"rural" batzuetako bertako "baserritarren" berbeta jasoz.
Sestao be errekaren eskuma aldian dago, horretara, sasoi hartan izan
leike, eta gaur egun, inguru batzutan be, ba izan leike.
Imanoltxu.
----- Original Message -----
From: Amatiño
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Tuesday, July 10, 2007 2:23 PM
Subject: [eibar] Rebonzanito
BILBAO udal-kazetak jakark Domingo Uriarte "Rebonzanito" toriatzailian
barri.
Gure Txomin 1894n jaixo zuan Sestaoko Rebonza basarrixan. Gurasuak
basarrittarrak eta euskaldunak. Baitta semia be. Hamasei urteaz, Bizkaiko Labe
Garaixetan pintxe zala, barku batian ezkutau, Sevillara heldu eta gero
gerokuak. Amaittu juan "naif" kuadruak pintatzen eta 1971an hil.
Baiña nere kezkia beste hau dok: 1894an Sestaoko basarrixetan euskeraz
eitten juen?
Amatiño
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]<ATT44244.txt>
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]