Ni Praileaitzen lehen aldiz sartu nintzenean nahiko haitzulo txikia iruditu zitzaidan. SArrerako aretoa, eta eskuma eta ezkerrera gela bana, besterik ez. Sarrerako areto horretan bertan bi sutegi aurkituak zituzten, eta esertzeko zein suharriak lantzeko erabili izan zen harrizko eserleku moduko bat. Bigarren aldian ezkerreko gela ari ziren industen (zintzilikarioak aurkitu ziren tokian) eta barrenera zulo bat ikusi nuen. "Hor zer dago?" galdetu nion Peñalverri, eta berak emozio aurpegia jarri zuen, "leizeak jarraitzen du!". Industu ahala joan dira agertzen leizean barrena gela berriak eta horietako batean agertu dira margoak. Ogrosabelek hobeto jakingo du baina normala omen da leizeetan galeria osoak estalita geratzea (ur korronte batek lokatza ekarri duelako, sapaia erori delako, edo besterik gabe sedimentua pilatzen joan delako...) eta beraz lurra kentzerakoan agertzen hastea berriz. Praielaitzek zein sakonera duen ez dakit, baina baliteke ikertzaileek berek ere ez jakitea.
oier a. On 7/17/07, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Foru Aldundiaren b5m.gipuzkoa.net webgunetik Prailehaitz-en argazkia atera dut eta kalitate altuan jarri dut Amatiñoren CDrako prestatu dugun gunean. (oraintxe konturatzen naiz agian intentzio nahasia ikusiko duela norbaitek, baina ez, eskura neukan tokia zen) http://www.4shared.com/file/20051546/e847cfc7/prailehaitzAiretik.html Klik egin irudian eta haundian ikusiko duzue. Prailehaitz kobazuloaren kokapena kolore arroxaz erakusten da. Ikusten da harrobiari zein mendi zati txikia gelditzen zaion. Bestalde, nik dakidala kobazuloak ez dira 10 metro karratuko monumentuak, sarritan kilometroak izaten dira lur azpian. Orduan, norbaitek ziurtatu dezake gaur egun harrobiak jadanik ez duela kobazulo horren zati eder bat apurtu? (galdetzen dut. Agian kobazuloa bukatzen den tokiraino sartu da norbait eta besterik ez dago...) Gari
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
