Harrobiekin, energia zentralekin edo zabortegiekin gertatzen den bezala pasatzen da: inork ez ditu nahi aldamenean, baina mundu guztiak nahi ditu bideak, etxeak, espaloiak, eskolak, portu eskollerak, industrialdea, parke teknologiko, AHTak, azken baserrarainoko porlanezko pistak edo, lagun batek eskatuta lehen egunean, bizikletentzat bide bereziak ...
eta Txina edo Indiatik torlojuak, gore-texak, alkondarak, zapatillak edo erlojuak bai, baina harririk ezin ekarri, edo ez merke behintzat, bestela arazoa konponduta zegoen. Zulatu dezatela mendiak Txinan edo Afrikan, eta egingo ditugu hemen etxeak, kaleak, bideak, ... Ez da txantxetan, Italcementi (http://www.italcementigroup.com) multinazionala , Mañariako harrobia (http://www.tagzania.com/paste/item/56799) edo Añorga, Arrigorriaga, Rezola, Olazagutia, .... -ren ugasaba da, Txinan dago, Turkian, Indian Sri Lankan, Marruekos, Mauritania, eta beste mila tokitan. Merkeago balitz porlana handik ekartzea, ekarriko luke. Eibartik 10 km bueltan egongo dira gutxienez 50 harrobi txiki, ingurua babesteko (eta errentagarriak ez zirelako izango) denak itxita daude. Kontrolatzeko errezagoak izango dira 30 harrobi handi eta ez 1000 txiki, baina harri produkzio guztia konzentratuta geratu zen eta Sautsi, Ipurua, Unbe, Azitaingo poligonoa edo dena delakoa egiteko talde handiei erosi eta handik ekarri behar. Arazoa harrobi guztiekin dago, Atxarte, Mugarra, Santullan, .. sekulako negargura ematen du mendiei begiratzea... Harrobi bezala erabili omen zuten gure aurrekoek, hezi, bide, baserri edo elizak egiteko, erromaterrek egindako galtzadak. Ondarea Harriak txikitu hautsa (porlana) egin arte berria da, ordea. Eneko > > - ikustekoa da irudi hau, > http://www.sustatu.com/1184771651/praileaitz-A-eremuak.jpg fijatu > erradioetan, ze distantziara zenbat dinamita jar daitekeen zehazten du, nahiz > eta zifrak ez diren aski argi ikusten... Niri ez zait buruan sartzen Kultura > departamentu bat halako kalkuluak egiten. Guardiosobillak han egongo dira, > bai, hemendik aurrera, gramuak neurtzen grafiko horren arabera, kultura > saileko funtzionario bati abisua ematen telefonoz boladura egitera doala... > sinetsi egin behar hau ere... > > - desarrollismoaren izenean gauza asko egiten dira, mendi magal asko > suntsitu. Abiadura handiko tren batek be mozten ditu mendi magalak... baina > behintzat argudioa atera daiteke, diskusiorako, ea horrek ze eragin dituen > gero: garapena, merkataritza, ongizatea bultzatzen duela trenaren jardunak, > pro eta contra batzuk jar daitezke balantzan. Baina harrobi hori? Harrobi > horiez da desarrollismoa, ze hor ez dago "desarrollorik". Ez aberastasunik, > ez I+G, ez etorkizuneko efekto biderkatzaile posiblerik, ez kristorik. Urte > batzuetarako harria atera, negozioa egin partikular batek, eta akabo, akabo > milaka urteko ondarea, eta are, okerrago, akabo etorkizuna, huts haundi bat > mendian hurrengo belaunaldietarako. > > Luistxo > > > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > -- Eneko Astigarraga CodeSyntax Azitaingo Industrialdea 3 K E-20600-EIBAR Tel: +34 943 82 17 80 _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
