Ba AHTrako, oiñ dagozen harrobixak ez dira nahikuak.
Askobe gehixago bihar dira...nun?

AA

Eneko Astigarraga(e)k dio:
> Harrobiekin, energia zentralekin edo zabortegiekin gertatzen den
> bezala pasatzen da: inork ez ditu nahi aldamenean, baina mundu guztiak
> nahi ditu bideak, etxeak, espaloiak, eskolak, portu eskollerak,
> industrialdea, parke teknologiko, AHTak, azken baserrarainoko
> porlanezko pistak edo, lagun batek eskatuta lehen egunean,
> bizikletentzat bide bereziak ...
>
> eta Txina edo Indiatik torlojuak, gore-texak, alkondarak, zapatillak
> edo erlojuak bai, baina harririk ezin ekarri, edo ez merke behintzat,
> bestela arazoa konponduta zegoen. Zulatu dezatela mendiak Txinan edo
> Afrikan, eta egingo ditugu hemen etxeak, kaleak, bideak, ...
>
> Ez da txantxetan, Italcementi (http://www.italcementigroup.com)
> multinazionala , Mañariako harrobia
> (http://www.tagzania.com/paste/item/56799) edo  Añorga, Arrigorriaga,
> Rezola, Olazagutia, .... -ren ugasaba da, Txinan dago, Turkian, Indian
> Sri Lankan, Marruekos, Mauritania, eta beste mila tokitan. Merkeago
> balitz porlana handik ekartzea, ekarriko luke.
>
> Eibartik 10 km bueltan egongo dira gutxienez 50 harrobi txiki,
> ingurua babesteko (eta errentagarriak ez zirelako izango) denak itxita
> daude. Kontrolatzeko errezagoak izango dira 30 harrobi handi eta ez
> 1000 txiki, baina harri produkzio guztia konzentratuta geratu zen eta
> Sautsi, Ipurua, Unbe, Azitaingo poligonoa edo dena delakoa egiteko
> talde handiei erosi  eta handik ekarri behar.
>
> Arazoa harrobi guztiekin dago, Atxarte, Mugarra, Santullan, ..
> sekulako negargura ematen du mendiei begiratzea...
>
> Harrobi bezala erabili omen zuten gure aurrekoek, hezi, bide, baserri
> edo elizak egiteko, erromaterrek egindako galtzadak. Ondarea Harriak
> txikitu hautsa (porlana) egin arte berria da, ordea.
>   
>
>   

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to