At 13:31 2007/07/18, you wrote: >Oier Araolaza: > >>Atera da azkenean Jaurlaritzaren dekretua Praileaitz babesteko. Erabaki >>salomoniko baten itxura du. > >Luistxo: > >>Non irakurri daitekeen? > >Bila ibili naiz, eta ez dut aurkitu EHAAn (boletinean) argitaratuta.
Sustatuk powerpoint eran jaso du dekretuaren berri. Hala argitaratzen dituzte gauzak azken aldi honetan Kultura Sailaren webean, powerpointetan. Ez dut gaur han sartzerik izan, baina atzo ez zegoen hau powerpointean, baina bai telebista digitalaren banaketarena... testu arruntean barik, powerpointean, esan dudan bezala. Enfin, Sustatuk sarean jarri du powerpoint hori: http://www.slideshare.net/codesyntax/praileaitz eta dekretatuko babes eremuan espezifikazioak ere testuz, http://www.sustatu.com/1184771651 Grafiko honetan, babes eremuen irismena hobeto ikusten da, http://www.sustatu.com/1184771651/praileaitz-A-eremuak.jpg Nik neuk Tagzanian marraztuta, ez hain zehatz, hemen: http://www.tagzania.com/user/sustatu/babeseremua Satelite irudiak baino berriagoa, argazki hau, powerpoint horretatik aterata: http://www.flickr.com/photos/luistxo/849970511/ Nire iritzia: - pena ematen du dekretuak, ze babes eskasa, ze gogo enpresa baten jarduna babesteko, bestea babesteko baino handiagoa itxuran - ikustekoa da irudi hau, http://www.sustatu.com/1184771651/praileaitz-A-eremuak.jpg fijatu erradioetan, ze distantziara zenbat dinamita jar daitekeen zehazten du, nahiz eta zifrak ez diren aski argi ikusten... Niri ez zait buruan sartzen Kultura departamentu bat halako kalkuluak egiten. Guardiosobillak han egongo dira, bai, hemendik aurrera, gramuak neurtzen grafiko horren arabera, kultura saileko funtzionario bati abisua ematen telefonoz boladura egitera doala... sinetsi egin behar hau ere... - desarrollismoaren izenean gauza asko egiten dira, mendi magal asko suntsitu. Abiadura handiko tren batek be mozten ditu mendi magalak... baina behintzat argudioa atera daiteke, diskusiorako, ea horrek ze eragin dituen gero: garapena, merkataritza, ongizatea bultzatzen duela trenaren jardunak, pro eta contra batzuk jar daitezke balantzan. Baina harrobi hori? Harrobi horiez da desarrollismoa, ze hor ez dago "desarrollorik". Ez aberastasunik, ez I+G, ez etorkizuneko efekto biderkatzaile posiblerik, ez kristorik. Urte batzuetarako harria atera, negozioa egin partikular batek, eta akabo, akabo milaka urteko ondarea, eta are, okerrago, akabo etorkizuna, huts haundi bat mendian hurrengo belaunaldietarako. Luistxo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
