Ez natok bat hireaz baiña argumentatutako erantzuna dok eta balio jok. Agurrak eta muxuak. Amatiño
-----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Imanol Trebiño Enviado el: martes, 24 de julio de 2007 1:22 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Herri kontsulta Amatiñok.- Benetan esango deuat. Fribolo xamarra irizten jetsat hire jarrerari. Ez dok artikulurik irakorri, ez jak bape interesatzen, "ezta interesik txikiena" be, baiña bestien erreakziñueaz interesatzen jaz. Jarrera honek hainbat izen jakaz, baiña ez jatak onik bat be bururatzen. Trebik.- Emoten jestak ez destala ondo adittu, ziur errua ziharo neria dala, garbixago berba egin beharko najeukek. Ia beste modu batez esanda hobeto aditzen garazen. Zenbatek hartu juen artikulu hori leitzeko arduria? ba postura egingo nejeukek nahiko gutxi izan zirala, batez be erreakziñoen espektadoreak izan ginanon aldian. Askoz gehixago izan zituan (ginuan) ondoko deklaraziñuen entzuleak (ez da ezer egin behar, jarrera pasibo hutsa) artikuluaren irakurliak baino (lana hartu behar, horretan aktiboki jardun...). Horregatik, diñot, ondorio soziologikoen aldetik, inportantiagoa dok ikuskizuna testuaren edukia baino, erreakziñuen espektakulua askoz baino askoz jende gehixagoengana ailegatu zalako. Ak.- Nere jefia ostera bere eginkizunaz arduratu dok, erreakziño interesatuetan pentsau barik. Eta, benetan, hiregandik gitxien uste nebana zera dok: bestiak zer esango daben bildurrez ixildu biharran apologixia egittia¡ Tk: Ez, nire asmua ez zuan "ixildu biharran apologixia egittia", ez gutxienez kontzienteki, benetan. Buruan nakana gehixago jauan lotuta foro honetan lehenago diskutidu zan beste kontu batekin. Hanguan ez najuan parte hartu, baina gogoratuko dotzuet zein zuan: Txabarri eta ... arkeologo hori (deitura ez juat gogoratzen), batek "gura zebana esan zeikeala", eta Txabarrik ez, edo bai... Amatiñok defenditzen juan +- Txabarrik bai egin zeikeala, zergatik ez? (bai, ziur nok ez dotela zihatz ondo jasotzen eztabaida horren mamixa). Nik orduan ez najuan erantzun, baina oin bai egingo juat : euren deklaraziñotan diferente jokatu beharra jakek arrazoi batengatik: batek ez jituk publikoaren botuak, oneritziak, bilatu behar, bestiak bai, horregattik diferente jokatu behar juek, beraien partidak diferenteak dituk, lege diferentiak segitzen jituek. Horregatik arkeologoari agian ez, baina bai Txabarriri bai Imazi bai arduratu bihar jetsen testuen edukiaz gain, horren kontura sortzen den erreakziñoen espektakulua. Eta kasu honetan Imazek, uste dot, galtzaile urten dabela. Horregatik Imaz isildu behar dok? Ez. Baina hurrengo mugimentuetarako kontutan izan beharko jaleukek bere ekintzen ondorixua zein dan, batez be, nik uste doten moduan, bere onerako ez badituk. Ni ez nok jokalari trebeegixa, baina bajakiat partida bat irabazi neikeala bestia baino hobeto jokatuz, edo besterik gabe, ezer egin barikan, geldi egonik, bestien mugimendu txarrak aprobetxatuz. Ia ez ete doten egoeria are gehixago okertu. Agurrak eta muxuak. Imanoltxu. Oharra: "Nahizta Trebiri..." ondoren idatzitako mezu hori irakurri barikan idatzitakoak dituk aurreko lerro horrek. Neuk be bajakak ohera juteko eskubidia!! Bixar (agian) gehixago. ---------------------------------------------------------------- Emoten jestak Amatiñoren artikulu hau Imazen horrekin lotuta dagoela, hala badok, eta ez badok be, hona nire eritzia. Nik ez najuan leidu artikulu hori, ez jatak interesatzen, ez lehen, ez orain. Baina, ze erremedixo, entzun jittuat artikulu horrek sortutako erreakziñoak. Besteak beste, eta batez be, PPko eta PSOEko ordezkarixak esanez "ai zelako ona dan Imaz, azkenean guk beti esan doguna orain diño honek, ez beste txoro-erradikal Ibarretxe horren modura." Benetan, ez jakat ezta interes txikienik bez artikulu horretan. Baina ikuskizun horren aurrian, hi, Amatiño, ez jok uste PPk eta PSOEk Imazen gainean hain esajeratuki ondo berba egitten dabenian, Imazek, abertzalien aurrian, galdu egitten dabela? Eta ez jok uste Ibarretxe (eta Egibar), besterik gabe, ezer ez esanik, ixilik egonik, espainolisten kritika gogorrak jasoz irabazi egitten dabela abertzalien aurrian? Ai, Leteren kantak ondo ziñuan: "handitzen zeranean ikasiko dezu, ixilik egoteak zenbat balio dun" Imanoltxuk. ----- Original Message ----- From: "Amatiño" <[EMAIL PROTECTED]> To: <[email protected]> Sent: Sunday, July 22, 2007 6:49 PM Subject: [eibar] Herri kontsulta Azken asteotako eztabaidaren arabera besterik iruditu arren, ez dut nik uste kontsulta egin beharra auzitan dagoenik. Izan ere, PPtik Batasunera bitartean, auzitan dagoena ez da erreferenduma egin beharra, zein baldintzatan eta zertarako baizik. Adibide gisa, atzo bertan Javier Madrazok azaldu zuen egunkari honetan kontsultak ETAren kontrako jarrera eta hiritarren erabaki-ahalmena bildu beharko lituzkeela. Nik uste nuen, ostera, zorioneko kontsulta marku politiko berria adosteko baino ez zela. Behar bada ni Madrazo jauna baino xinpleagoa naiz baina, batetik, ez dut uste ezein demokraziatan eztabaidan dagoenik hiritarren erabaki-ahalmena; eta, bestetik, nik behintzat ez nuke demokrazia, terrorismoa, giza-eskubideak, torturarik eza edo sexu-berdintasuna herri-kontsultaz erabaki beharko lituzkeen gizartean bizi nahi. Behar bada, ETAk indarrean jarraitzen duen artean (lehergailuak jarri nahirik eta hiritarrei iraultza-zerga eskatzen) ez dago baikor izateko arrazoirik baina, zer gerta ere, nik esango nuke bekegintza eta normalizazio politikoaren abiapuntuak idatzita daudela honez gero. Hau da, Eginoko Mahaiaren erabakiak, Anoetako agiria, Kongresuaren ebazpena, hirukoaren koalizio-gobernuaren akordioa eta EAJren bakegintza eta normalizazio politikorako ekimena. Bost dokumentu horietan biltzen dira orain arteko abiapunturik nagusienak eta bost proposamen horien baitan dagoen hirusta izango da, segurutik, irtenbidea. Alegia: indarkeriarik eza, lehenik, hitzarmen politikoa, gero, eta herri-kontsulta, azkenik. Are gehiago, bost dokumentuon gainetik bidezidorra hartu nahi duena tronpatu egingo da behin eta berriro. Lasterbide, neke-bide. Amatiño _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
