Bapo. Baiña hori hire eritxixa dok. Ez, hiru alderdixok sinatu daben erabagixa.
Iritzia baino, galdera bat zen: ETAren armek irauten duten bitartean euskaldunok erabakitzeko eskubidea dugu, bai ala ez? Baiña egixa be badok Gernikako Estatutua indarrian jarri arren, ETAk armetan
jarraittu dauala gitxitxo eritxita edo. Eta batzuk uste juek "barriro be beste Estatutu bat, beste 30 urtian ETAk lehengo lepotik jarraitzeko ez detsalako nahikua erixten..." Dana dala, nahizta dana eztabaidagarri izan, indarrian daguan papera indarrian daguana dok. Eta gehixago eta ez gitxiago. Eta aldatzen ez daben bittartian, hoberik ez daguanan seiñale besterik ez dok.
Hori esaten zuen PSEk duela bizpahiru urte, esaten zionean Ibarretxe Planak beharrezko gehiengoa ez zuela lortu Eusko Legebiltzarrean. Bestalde, oker ez banabil, Ibarretxe Plan horrek jasotzen zuen Estatutu berriak, erreferendumean, Gernikako Estatutuak baino babes handiagoa lortu beharko zuela onartua izan zedin. Eta hala izanik, Gernikako Estatutuak baino zilegitasun handiagoa izango luke. Orduan ere, ETA bazegoen. j.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
