Akordio bat egonda akordio hori errespetatu behar da. Baina
hauskunde-promesak ere errespetatu behar dira. Kasu honetan, ETAk beste
su-etenik egin ezean, ezinezkoa izango da betetzea.

Imaz egiten ari da egin beharrekoa. Ez dut aurkakoa entzun ezta irakurri
inon ere ez. Kritikatzen dutenek ez dute argumentatu lehenago besterik esan
zuenik, eta hortaz, ez dut esango nik besterik egingo nukeenik.

Baina akaso, eskatu zitekeen argitasun hori 2005eko hauteskundeetan:
http://www.ibarretxe.com/programa/3_1_10_konpromiso

EAJ-EAren konpromisoa zen euskal gizarteari kontsulta demokratikoa egitea.
Imazek dio ondorio diabolikoak izan ditzakeela kontsultan onartutakoak
Estatuak onartzen ez badu. Baina Estatuak demokrazia ere onartu beharko du,
ala?

Eta bestalde, ETAren jarreraren aurka gaudenon aurka jarri direnei, behin
baino gehiagotan entzun diet "euskaldunon erdia baino gehiago gara
abertzaleak eta hori ez dute ulertu nahi, horregaitik egiten du ETAk egiten
duena". Diabolikoa da, baina Imazek ez du, horregaitik, abertzale izateari
uko egin.
j.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to