Bapo.
j.

2007/7/26, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>:

 Ia, Josu, nere aldetik amaitzeko, zenbait puntu, neretzat ebidente
xamarrak diranak
1. Akordioak, adostasunak, programak... titulua jakek eta baita ondoko
letria be. Hau dok, helburu nausixa eta lortu ahal izateko baldintzak. "Hik
ulertzeko moduan",  webgunian deixan gaiñian... KLIKATU egin bihar dok
barruan daguana irakurtzeko. Hik imajinatzeko "klik" bako sarerik? Ba,
politikia, atzerako parezido.
2. Bihar bada, zenbait kasutan, titulu haundixa eta letra txikixan arteko
diferentzia nabarmenegixa izan leikek baiña, kasu honetan,
behintzat, EAJ-EA-EBren erabagixak 18 lerro baiño ez jakaz. Oso zihatza,
argixa eta adierazkorra dok. Nekez esan leikek gehixago 18 lerrotan. Esaten
jok zer egin nahi dan, zertarako, zeiñekin, zelan eta zein baldintzatan.
3. Ondo daok EAJ-EAn hauteskunde-konpromisua gogoratzea. Baiña,
ezinbesteko bi ñabardura. a) Batetik, orain arte esandako guztia, hau dok
titulua eta letra txikixa. b) EAJ-EAn programak ez jok balio... ez zebelako
behar beste lortu. Lortu ez zebanezkero, EBz osatu bihar izan zeban
gobernua, eta hirukoan konpromisua dok, hain zuzen be, Koalizio Akordioak
biltzen dittuan 18 lerroak.
4. Nere uste, laburbilduta, Ibarretxek --bere kaxa nahiz hirukoan izenian-
azken urtiotan esaten diharduena zera dok: Akordio Politiko barrixa, bakian,
eta Gernikako Estatutuak baiño herri-babes gehiago lortuko dabena, Araban,
Bizkaian zein Gipuzkoan. Bere berbak dittuk. Eta (hau nik diñuat) Gernikako
Estatutuak HBk eta APk izan ezik beste guztien onespena lortu zebanez...
atera kontuak.

Amatiño
 ------------------------------
*De:* [EMAIL PROTECTED] [mailto:
[EMAIL PROTECTED] *En nombre de *Josu Mendicute
*Enviado el:* jueves, 26 de julio de 2007 15:57
*Para:* Eibartarrak zerrenda
*Asunto:* Re: [eibar] Herri kontsulta

 Akordio bat egonda akordio hori errespetatu behar da. Baina
hauskunde-promesak ere errespetatu behar dira. Kasu honetan, ETAk beste
su-etenik egin ezean, ezinezkoa izango da betetzea.

Imaz egiten ari da egin beharrekoa. Ez dut aurkakoa entzun ezta irakurri
inon ere ez. Kritikatzen dutenek ez dute argumentatu lehenago besterik esan
zuenik, eta hortaz, ez dut esango nik besterik egingo nukeenik.

Baina akaso, eskatu zitekeen argitasun hori 2005eko hauteskundeetan:
http://www.ibarretxe.com/programa/3_1_10_konpromiso

EAJ-EAren konpromisoa zen euskal gizarteari kontsulta demokratikoa egitea.
Imazek dio ondorio diabolikoak izan ditzakeela kontsultan onartutakoak
Estatuak onartzen ez badu. Baina Estatuak demokrazia ere onartu beharko du,
ala?

Eta bestalde, ETAren jarreraren aurka gaudenon aurka jarri direnei, behin
baino gehiagotan entzun diet "euskaldunon erdia baino gehiago gara
abertzaleak eta hori ez dute ulertu nahi, horregaitik egiten du ETAk egiten
duena". Diabolikoa da, baina Imazek ez du, horregaitik, abertzale izateari
uko egin.
j.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to