Guztiz ados, Amatiño. Baina ebidentzia bat da zein zen Ibarretxeren promesa
(ETAren suetenaren aurretik agindutakoa). Adostutakoa zer den jakinda, nire
galdera (aurreko mezuan islatzen nuen kezka), zera da: ETAk beste 30 urtez
bonbak jartzen jarraitzen badu, bitartean, euskaldunok ezingo dugu "gure
etorkizuna erabakitzeko eskubidea" izan?
j.


El día 24/07/07, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> escribió:

 Erantzuna laburbilduta. Erreferenduma bai, jakina. Ez dago beste modurik,
orain dela 30 urte Gernikako Estatutua bozkatu zen bezalaxe.

Baina erreferendum hori egiteko eta zer erabakitzeko, EAJk, EAk eta EBk
hainbat baldintza adostu dituzte. Segurutik Batasunari eduki gutxiegi eta
baldintza gehiegi iruditzen zaizkio, eta PSOEri eduki gehiegi eta baldintza
gutxiegi. Baina, soluzioa, etortzekotan, erdibidetik etorriko da.

Esan beharrik ere ez, jakina, EAJk, EAk eta EB euren artean adostutako
baldintzak aldatu ditzaketela baina:
1. Aldatzen ez dituzten bitartean, baldintzak direnak dira.
2. Hiruren artean adostutakoak hainbat abantaila ditu: a) Komunikabide eta
tabernetako ipi-apen gainetik, merkatuan dagoen testu idatzi eta adostu
bakarra da. b) Badakigu zertan datozen bat. b) Batasunak eta PSOEk ere
badakite hirukoa zertan datorren bat.
3. Gauzak honela, adostutakoa ez balego bezala hitzegitea,
irresponsabilitate larria da.

Amatiño

 ------------------------------
*De:* [EMAIL PROTECTED] [mailto:
[EMAIL PROTECTED] *En nombre de *Josu Mendicute
*Enviado el:* martes, 24 de julio de 2007 11:05
*Para:* Eibartarrak zerrenda
*Asunto:* Re: [eibar] Herri kontsulta

Ba nik bai, irakurri nuen. Bilbotik Benidormera bidaia entretenitzko,
aldizkari antikultural bat eta Deia erosi nituen eta bertan (Deian, noski)
Imazen artikulua.

Zilegi bere iritzia, baina erridikulu samarra alderdiaz ematen ari diren
irudia. Eta irudiaz baino ez naiz ari. Azken finean, badirudi EAJn inork ez
duela zalantzan jartzen erreferendumaren (edo denadelakoaren) beharra.

Kontua da Ibarretxek (eta EAJk) esan zuela erreferenduma biolentziarik
gabeko egoeran izango dela (zela?). Postura kritikagarria bai, baina ez
berria. Horren aurrean egin beharreko galdera zera da: ETA existitzen den
bitartartean ezin al dugu marko politikoa aldatu?

Imazek "*ETA va a marcar la agenda, nos guste o no*" dionean Ibarretxek
azken urteotan esandakoari jarraipena ematen dio, ez du ezer berririk
aportatzen, esaten duenean erreferenduma biolentziarik ez dagoenean izango
dela... ala bai?

Baina Ibarretxek esan zuen, baita ere, legealdi hontan izango zela
erreferendum hori. Noski, ETAren jarduna ez dago (zoritxarrez) Ibarretxeren
eskutan. Baina 2005eko hauskundetan egindako promesa hor 
dago:http://www.youtube.com/watch?v=vic4cPV8DZo
j.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to