On 8/12/07, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>(...)
>           Guztiek dute egunotan lagunarteko aipagai ETAk azken bolada honetan 
> enpresariei eskatu dien  "iraultza-zerga". Batek dio ez dagoela horrelakorik 
> onartzerik, besteak uste du eskabide hori  enpresari handi-mandiei baino ez 
> zaiela egiten eta beste batek galdetzen du, berriz, ea zergatik ez zaien  
> kooperatiba-buruei ere eskatzen. Bada esaten duenik, Diputazioari urtero 
> egiten zaion errenta-aitorpena ere ez dela borondatezkoa. Zenbat buru hainbat 
> aburu.
>
>           Anderrek ez du ezer esaten.

ETAren hornikuntzak baditu pare bat zeregin Hego Euskal Herrian. Bata
da dirua, errekaudatzea, eta ez daukate zaila, beldurraren bidez
lortzen da. Bestea da pertsonala, erreklutatzea, eta hor daukaten
eraginkortasunak harritzen nau ni.

Jendea jausi eta jausi, eta benga, errekamaran gehiago daude. Gazteak
aurkitzen dituzte klandestino bihurtu eta "ekintzarako".

Ze helburu lorgarri ikusten ote dute rekluta berriek? Independentzia
eta sozialismoa lortzen dutelako esperantza dute? Batasunaren
autonomismo berriarekin konforme geratu eta orduan lasai etxeratuko
direla espero ote dute? Dozenaka urteko kartzelaldia mila bider
probableagoa iruditzen zait niri, ostera.

Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to