Nik esango nuke erderaz ere Eibar, azentu barik.
Ostera, kontraesanean, ezin ditut ikusi erdal toponimoak euskaraz azentu
barik: Málaga, San Sebastián.
Herri izenak direla-eta, ezkondu nintzenean istilua izan nuen Erregistro
Zibilean famili liburua jaso nebanean:
Hasieran eman zidaten famili liburua gazteleraz bete zuten, nahiz eta
formularioak aukera eman euskaraz betetzeko. Funtzionarioari protesta egin
nion, eta bigarren liburu bat bete zidan, oraingoan euskaraz.
Hala ere, gizonaren jaioterria ipini behar zuen tokian Vergara jartzen zuen.
Funtzionarioaren argumentua: nahiz eta euskaraz idatzi, izen ofiziala "v"kin
zela.
Bergarako Udalari eskatu nion Bergara ("b"kin) izen ofiziala zela onartzen
zuen Udalbatzaren erabakiaren akta bat emateko.
Eta behin akta hori Erregistro Zibilera eramanda, funtzionarioak amore eman
zuen, eta hirugarren famili liburu bat bete zidan, Bergara ipinita.
Elena
----- Original Message -----
From: "Asier Sarasua" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak" <[email protected]>
Sent: Thursday, August 30, 2007 10:52 AM
Subject: [eibar] zelan idatzi Eibar erderaz
galdera tontua dirudi, baina zalantzaz beteta nago.
Zelan idatzi bihar da "Eibar" erderaz? Azentuakin? Éibar?
Izen ofiziala Eibar da, azentu barik. Baina erderaz Éibar ei da.
RAEn, behintzat, "eibarrés: natural de Éibar".
Ez nago galdetzen irizpide pertsonalik, ez baloraziño politikorik.
Zer da zuzena erderaz? Izen ofiziala erabiltzia? Edo erderazko grafia
errespetatzia?
Nik neuk, erderaz "erdal" izenak erabiltzen dittut: San Sebastián,
Pamplona, Mondragón, Roncal, Duranguesado,...
Baina grafia kontua danian, askoz gogorraguak eitten jata:
Elgueta, Elgóibar, Deva, Vergara, Urrechua...
Asier
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]