> Zelan idatzi bihar da "Eibar" erderaz? Azentuakin? Éibar?

Hasierako galderari erantzunez, Internet nabigatze, adibidez,
katalanez indarrean dauden ohizko exonimoen artean "Guipúscoa" edo
"País Basc" daudela ikusi nuen, biak azentuaz.
(http://ca.wikipedia.org/wiki/Ex%C3%B2nim )

Beraz, badirudi horrela idazten dela katalanek,  "Guipúscoa" eta ez
"Gipuzkoa"  ... Gazteleraz "Éibar" izango da eta ez "Eibar"? ba,
agian.

Aipatu nuen lehen egunean exonimoen kontu hau ez dela oso
gomendagarria, baina hizkuntza guztietan daude. Eta onartuak dira.

Gaur egun exonimo gehiago ez sortzea proposatzen du Nazio Batuak,
lekuen toponimoak ahalik eta hoberen kontserbatzeko asmoz. Baina
tradizioz erabili izan ohi direnak mantendu daitezke. Euskaraz, Ternua
eta beste asko. Batzuk jadanik galduak.

Eneko
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to