aspaldi erantzutzeko:

Garik:
> Galdera honek ez dauka zentzunik, kontesturik eman gabe behintzat. "Nora 
> joaten dira galtzen diran galtzerdiak?" bezalako galdera inposiblea da.
> Ortografia konbentzio kontua danetik, segun eta zeiñi galdetu, bat edo 
> beste esango dau, noski.

Bai, baina ez da berdina Academiaren erantzuna, edo Manolo el del Bomborena.

Nere galderia zehatza zan: zer da zuzena ortografia aldetik?

"hoi e comido gisado" okerra da
"Bergara está cerca" okerra da?
Diario Vasco eta beste hainbat komunikabide ortografia akatsez beteta dagoz?

> Telefonicarentzat adibidez:  Girona eta Lleida, baina Guipúzcoa y 
> Vizcaya, pentsatzen dot Espainiako Gobernuaren legeeri jarraituta dala: 
> *http://tinyurl.com/3xdokz*

Probintzia edo lurraldeen izenak Euspainiako Gobernuak onartu bihar 
dittu. Entzun dotenagaittik, PSC eta PSG izen "bernakuluen" alde egon 
ziran, eta euren izenak ofizialak dira (Girona, Ourense...). Baina PSE 
kontra egon zan, eta horregaittik Guipúzcoa eta Vizcaya.
Amatiñok jakingo dau gehixago.

Baina herrixen kontuan?
Hor ez daukat garbi zein dan irizpidia eta legia.

Esate baterako, telebista guztietan (ETB izan ezik), "Guipúzcoa" 
erabiltzen dabe, baina "Bergara". Hau da, badirudi, komunikabidiak izen 
ofizialak erabiltzen dittuela beti.

Wikipediak, ostera, ez.

Enekok:
>> Hizkuntza batzuetan bereiztu egiten dituzte euskaraz eta espainolez
>> nola idazten den. Eibar, esate baterako:
>> http://fr.wikipedia.org/wiki/Eibar

Baina sarreran izen ofiziala erabiltzen da:
http://fr.wikipedia.org/wiki/Bergara
(eta ez http://fr.wikipedia.org/wiki/Vergara)

Españolezko Wikipedian, ostera, ez da irizpide hori jarraitzen.

Asier

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to