Asierrek:
Probintzia edo lurraldeen izenak Euspainiako Gobernuak onartu bihar dittu. Entzun dotenagaittik, PSC eta PSG izen "bernakuluen" alde egon ziran, eta euren izenak ofizialak dira (Girona, Ourense...). Baina PSE kontra egon zan, eta horregaittik Guipúzcoa eta Vizcaya. Amatiñok jakingo dau gehixago. Nik:Girona eta Ourensen kasuan, eta baita A Coruña eta Lleidaren kasuan ere, Espainiako Kongresuak onartutako legeetan aldatu zitzaien izen ofiziala.
Katalanak 1992ko Lege batean: http://www.congreso.es/constitucion/ficheros/leyes_espa/l_002_1992.pdf Gailegoak 1998ko Legean: http://www.congreso.es/constitucion/ficheros/leyes_espa/l_002_1998.pdfInterneten Espainiako Kongresuko "diario de sesiones"en aipamena dago, baina ez aktarik edo kongresukideen interbentziorik, beraz ezin izan dot topatu nork proposatuta izan zen, zer esan zen kasu bakoitzean, edo zergaitik ez zen atera Euskadikoen kasuan.
Euskadiko kasuan, Autonomi Estatutuak honela dio gaztelerazko bertsioan: Artículo 2.1. Alava, Guipúzcoa y Vizcaya, así como Navarra, tienen derecho a formar parte de la Comunidad Autónoma del <<País Vasco>>.
Euskarazkoan berriz:2.art.-Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak eta era berean Nafarroak ere, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren partaide izateko eskubidea dute.
Zein da ofizial?Herrien kasuan, uste dut herri bakoitzeko Udalbatza dela eskudun herriaren izen ofiziala onartzeko. Bergararen kasuan, adibidez, udalbatzaren erabaki bat dago izen ofiziala hori dela ebatziz. Badakit baita ere, buzu nabil, bere garaian Donostia-San Sebastián, eta Vitoria-Gasteiz bertako udalbatzen erabakiaren ondorio direla. Beste arazo bat da: behin izen ofiziala edukita, beti erabili behar da izen ofiziala?
Elena
<<ver_juris.gif>>
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
