Jeiki-jeiki kantu honen inguruan, erantzun hau utzi du nire blogean, Zubiartea 
izen anonimo samarrarekin sinatzen duen batek. --Luistxo

---------

1981 urtea izango zen eta Euskal Autonomia Erkidegorako ereserki ofiziala 
aukeratzeko lanetan zebilen Garaikoetxea lehendakaria. Gogoratu Ramon Labaien 
zela Kultura sailburu eta Juanjo Pujana Legebiltzarburu. Eztabaida piztu zen 
EAJren baitan eta baita Jaurlaritzako kideen artean ere: batzuk, Alderdiaren 
eta aita Sabinoren fidelenak, "Gora eta gora" izan behar zuela, duda izpirik 
gabe; bestetzuk, "Gernikako Arbola", karlista kutsukoa izan arren, APtik hasi 
eta EEraino gainerako talde guztiek onartuko zutela-eta, adostasun zabalaren 
bila; oraindik beste batzuk, doinu epiko eta ereserkitarako ezin egokiagoa 
zatekeen "Jeiki jeiki" zaharraren bidez erdibidea ata adostasuna aurkitu 
nahirik.

Adituek (Labaienek bera, noski, baina baita Pujanak eta beste zenbaitek ere) 
iritzia eman zuten eta ahalik eta iritzi gehien jasotze aldera, kasete-zinta 
bat grabatu zuen Ertzaintzako musika-banda sortu berriak, hiru doinuekin: Gora 
eta gora, Gernikako Arbola eta Jeiki-jeiki. Zinta hori etxean dut.

Jakina denez, azkenean Legebiltzarrak, Jaurlaritzaren proposamenez, "Gora eta 
gora" izendatu zuen Euskadiko ereserki, 3/1983 Legearen bitartez, hori bai, 
letrarik gabe.
Bukatzeko gogoratu  "Jeiki-jeiki" doinuak baduela, letra tradizionalaz gain, 
Sabin Aranak egindako beste bat:

"Jeiki, jeiki euskotarrak
Laster dator eguna.
Sorkaldetik agiri da
Argi gozo biguna
Bere aurrian bildurtuta
Igesi doa illuna.

Jeiki, jeiki euskotarrak
Eta batu gaitezen!
JEL-argia alde orotan
Hasi zaigu zabaltzen,
Ekin bai beti gau ta egun
Bihotz danak berotzen."

Azkenik, apunte bat: Bizkaiko zenbat lekutan "Jagi-Jagi" esaten eta kantatzen 
izan da abesti hau. Zerikusirik bai ote "Jagi-jagi" talde politiko 
erradikalarekin? 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to