Bertsio hau:

"Jeiki, jeiki euskotarrak
Laster dator eguna.
Sorkaldetik agiri da
Argi gozo biguna
Bere aurrian bildurtuta
Igesi doa illuna.

Jeiki, jeiki euskotarrak
Eta batu gaitezen!
JEL-argia alde orotan
Hasi zaigu zabaltzen,
Ekin bai beti gau ta egun
Bihotz danak berotzen."

Hemen datorren berbera dok:
http://www.egoibarra.com/Egoibarra/Argitalpenak/Online_Edizioak/kantuz_kantu
/kantuz_kantu.pdf

Amatiño

----------------------------------------------

Jeiki-jeiki kantu honen inguruan, erantzun hau utzi du nire blogean,
Zubiartea izen anonimo samarrarekin sinatzen duen batek. --Luistxo

---------

1981 urtea izango zen eta Euskal Autonomia Erkidegorako ereserki ofiziala
aukeratzeko lanetan zebilen Garaikoetxea lehendakaria. Gogoratu Ramon
Labaien zela Kultura sailburu eta Juanjo Pujana Legebiltzarburu. Eztabaida
piztu zen EAJren baitan eta baita Jaurlaritzako kideen artean ere: batzuk,
Alderdiaren eta aita Sabinoren fidelenak, "Gora eta gora" izan behar zuela,
duda izpirik gabe; bestetzuk, "Gernikako Arbola", karlista kutsukoa izan
arren, APtik hasi eta EEraino gainerako talde guztiek onartuko zutela-eta,
adostasun zabalaren bila; oraindik beste batzuk, doinu epiko eta
ereserkitarako ezin egokiagoa zatekeen "Jeiki jeiki" zaharraren bidez
erdibidea ata adostasuna aurkitu nahirik.

Adituek (Labaienek bera, noski, baina baita Pujanak eta beste zenbaitek ere)
iritzia eman zuten eta ahalik eta iritzi gehien jasotze aldera, kasete-zinta
bat grabatu zuen Ertzaintzako musika-banda sortu berriak, hiru doinuekin:
Gora eta gora, Gernikako Arbola eta Jeiki-jeiki. Zinta hori etxean dut.

Jakina denez, azkenean Legebiltzarrak, Jaurlaritzaren proposamenez, "Gora
eta gora" izendatu zuen Euskadiko ereserki, 3/1983 Legearen bitartez, hori
bai, letrarik gabe.
Bukatzeko gogoratu  "Jeiki-jeiki" doinuak baduela, letra tradizionalaz gain,
Sabin Aranak egindako beste bat:

"Jeiki, jeiki euskotarrak
Laster dator eguna.
Sorkaldetik agiri da
Argi gozo biguna
Bere aurrian bildurtuta
Igesi doa illuna.

Jeiki, jeiki euskotarrak
Eta batu gaitezen!
JEL-argia alde orotan
Hasi zaigu zabaltzen,
Ekin bai beti gau ta egun
Bihotz danak berotzen."

Azkenik, apunte bat: Bizkaiko zenbat lekutan "Jagi-Jagi" esaten eta
kantatzen izan da abesti hau. Zerikusirik bai ote "Jagi-jagi" talde politiko
erradikalarekin? 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to