Gaur goizean bide-bazterreko gasolindegian geratu naiz gasoila hartu ahal 
izateko. Aurrez aurre neska panpoxa dotore asko uniformatua gasolina zerbitzen. 
Atzekaldean jarri naiz, noiz nere txanda helduko.
 
Begiratzea merezi zuen neska, batere zalantzarik gabe.  Orraztu berria, mototsa 
ondo asko jarria, belarri atzekaldeak garbi eta neskato bihurriaren flekilloa 
bekokian. Sama ingurutik hanka puntetaraino body beltz estu-mestua soinean eta 
gainean, berriz, gona motz-motz eta txaleko "principe-de-gales" gorri-urdinak. 
Berna luze eta tenteak. Ipurdia ere zurruna... antza. Etxera eramateko moduko 
horietakoa.
 
Nere kaxa pentsatu dut: "Zelakoak egin behar gero, gasolina saltzeko..." 
"Nonbait autozerbitzuak ez du funtzionatzen... berriro zerbitzu 
pertsonalizatuari ekin behar... eta gizonezkoak erakartzeko hobe neska lirainak 
betozko iluneko gizonezkoak baino... "Playboy `conejito' fashion modelu 
amerikarrera bueltatu beharko ote dugu?"
 
Eta zer pentsa neskari buruz?: "Horretan jarri beharra ere... ez dago nonbait 
lan-merkatua aukera handitarako..." "Hala ere, benetan duina al da horrela 
jantzi beharra?" "Zortzi ordutan horrela... jakinean gizonezko guztiak begira 
izango dituzula... Horretarako ere pasta berezia behar... edo premina..."
 
Eta... "zer esango ote lukete guzti honetaz gure Leirek edo Elenak?" "Bada 
hemen materialik folio bat idazteko..." "Baina... zer esan?"
 
Eta guzti honetaz pentsatzen ari nintzela, neskak mangera bere lekuan utzi, 
takillara joan, bueltatu, autoan sartu eta alde egin du.
 
Eta nik, ametsetan egiteari laga eta mangerari heldu behar izan diot, kriston 
errutinaz eta alferkeria handiz.
 
 
Amatiño
 
 
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to