Ez duzue inoiz pentsatu, zergatik Amañako gasolindegian beti neskak egon diren lanean? Ez Amatiñorena bezain erakargarriak baina beti neskak. Eta ez da gaur egungo gauza, azken 20 urteetan horrela izan da.
Gari On Nov 7, 2007 11:48 AM, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > > > Gaur goizean bide-bazterreko gasolindegian geratu naiz gasoila hartu ahal > izateko. Aurrez aurre neska panpoxa dotore asko uniformatua gasolina > zerbitzen. Atzekaldean jarri naiz, noiz nere txanda helduko. > > Begiratzea merezi zuen neska, batere zalantzarik gabe. Orraztu berria, > mototsa ondo asko jarria, belarri atzekaldeak garbi eta neskato bihurriaren > flekilloa bekokian. Sama ingurutik hanka puntetaraino body beltz estu-mestua > soinean eta gainean, berriz, gona motz-motz eta txaleko "principe-de-gales" > gorri-urdinak. Berna luze eta tenteak. Ipurdia ere zurruna... antza. Etxera > eramateko moduko horietakoa. > > Nere kaxa pentsatu dut: "Zelakoak egin behar gero, gasolina saltzeko..." > "Nonbait autozerbitzuak ez du funtzionatzen... berriro zerbitzu > pertsonalizatuari ekin behar... eta gizonezkoak erakartzeko hobe neska > lirainak betozko iluneko gizonezkoak baino... "Playboy `conejito' fashion > modelu amerikarrera bueltatu beharko ote dugu?" > > Eta zer pentsa neskari buruz?: "Horretan jarri beharra ere... ez dago > nonbait lan-merkatua aukera handitarako..." "Hala ere, benetan duina al da > horrela jantzi beharra?" "Zortzi ordutan horrela... jakinean gizonezko > guztiak begira izango dituzula... Horretarako ere pasta berezia behar... edo > premina..." > > Eta... "zer esango ote lukete guzti honetaz gure Leirek edo Elenak?" "Bada > hemen materialik folio bat idazteko..." "Baina... zer esan?" > > Eta guzti honetaz pentsatzen ari nintzela, neskak mangera bere lekuan utzi, > takillara joan, bueltatu, autoan sartu eta alde egin du. > > Eta nik, ametsetan egiteari laga eta mangerari heldu behar izan diot, > kriston errutinaz eta alferkeria handiz. > > > Amatiño > > > _______________________________________________ > Mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
