Leirek: <Izan leikek ezer ez aitzia. Baina redaktau duan moduan redaktauta, neskian deskribapena-eta, erotikua <emaoten juan, benetan. -- Bihar bada bai, ez jonat hori ukatzen. Alderdi erotikua be gura najonan lortu eta, itxura danez, lortu jonat. Baiña hori ez don anekdotian muiña eta nere ustez "de salido", "na-de-na". Holakuak kontatziagatik "salidotzat" jotzen naunak edo ni baiño atzeratuagua don sexu-kontuetan edo hobe jon monja sartu.
<Eta mangeriana, nik ez juat esaten, holan deitzen jetsek makiña batek
zakillari.
<Eta zenbat pelikula erotikuetan/pornografikuetan agertzen dok garajia,
gasolineria, eta kotxia garbitzen? <Nik ez jittuaraz asmatu, gero! Beti pentsau
izan juat gizonen fantasiaren bat zala.
-- Baietz neska. Baiña, kontu honetan, mangeria hartzen aurrena neskia don.
Idazterakuan ez jatan burutik pasatu be iñork kanpaia jotzen imajinatuko
ninduanik gasolindegixan. Baiña tira... ez non ni fantasia erotikuak dittuan
bakarra...
Amatiño. Debatik
2007/11/7, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>:
Leirek:
<Amatiño, Amatiño! Oiñ ez hartu txarrera, baiña hire kasuan eta
komentarixo honen ostian, etortzen dok zoragarri: "más salido que el balcón de
un batzoki".
-- Ez jakiñat ezer aittu donan neska. Ni harritu nauna ez dok neska
garaua izan, ustez zerbitzari-erakartzaille jantzita zeguana bezero modura
hanka egitten ikustia baiño.
<Beti esan juek mangeriana sinbolo falikua dala....
-- Oin hurrengo be esan neuanan. Mangeria... mangeria besterik ez don.
Hik lotzen lotzen dittun hire imajinaziñuan mangeria eta falua. Zergattik ete?
Amatiño, Bartzelonatik
________________________________
De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de leire narbaiza arizmendi
Enviado el: mié 07/11/2007 17:37
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Fantasia erotikoak
Oin, baiña, mutil bat be badao bertan biharrian.
Amatiño, Amatiño! Oiñ ez hartu txarrera, baiña hire kasuan eta
komentarixo honen ostian, etortzen dok zoragarri: "más salido que el balcón de
un batzoki"
Beti esan juek mangeriana sinbolo falikua dala....
leire
2007/11/7, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>:
Ez duzue inoiz pentsatu, zergatik Amañako gasolindegian beti
neskak
egon diren lanean? Ez Amatiñorena bezain erakargarriak baina
beti
neskak. Eta ez da gaur egungo gauza, azken 20 urteetan horrela
izan
da.
Gari
On Nov 7, 2007 11:48 AM, Amatiño < [EMAIL PROTECTED]> wrote:
>
>
> Gaur goizean bide-bazterreko gasolindegian geratu naiz
gasoila hartu ahal
> izateko. Aurrez aurre neska panpoxa dotore asko uniformatua
gasolina
> zerbitzen. Atzekaldean jarri naiz, noiz nere txanda helduko.
>
> Begiratzea merezi zuen neska, batere zalantzarik gabe.
Orraztu berria,
> mototsa ondo asko jarria, belarri atzekaldeak garbi eta
neskato bihurriaren
> flekilloa bekokian. Sama ingurutik hanka puntetaraino body
beltz estu-mestua
> soinean eta gainean, berriz, gona motz-motz eta txaleko
"principe-de-gales"
> gorri-urdinak. Berna luze eta tenteak. Ipurdia ere zurruna...
antza. Etxera
> eramateko moduko horietakoa.
>
> Nere kaxa pentsatu dut: "Zelakoak egin behar gero, gasolina
saltzeko..."
> "Nonbait autozerbitzuak ez du funtzionatzen... berriro
zerbitzu
> pertsonalizatuari ekin behar... eta gizonezkoak erakartzeko
hobe neska
> lirainak betozko iluneko gizonezkoak baino... "Playboy
`conejito' fashion
> modelu amerikarrera bueltatu beharko ote dugu?"
>
> Eta zer pentsa neskari buruz?: "Horretan jarri beharra ere...
ez dago
> nonbait lan-merkatua aukera handitarako..." "Hala ere,
benetan duina al da
> horrela jantzi beharra?" "Zortzi ordutan horrela... jakinean
gizonezko
> guztiak begira izango dituzula... Horretarako ere pasta
berezia behar... edo
> premina..."
>
> Eta... "zer esango ote lukete guzti honetaz gure Leirek edo
Elenak?" "Bada
> hemen materialik folio bat idazteko..." "Baina... zer esan?"
>
> Eta guzti honetaz pentsatzen ari nintzela, neskak mangera
bere lekuan utzi,
> takillara joan, bueltatu, autoan sartu eta alde egin du.
>
> Eta nik, ametsetan egiteari laga eta mangerari heldu behar
izan diot,
> kriston errutinaz eta alferkeria handiz.
>
>
> Amatiño
>
>
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
<<winmail.dat>>
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
