Oin, baiña, mutil bat be badao bertan biharrian. Amatiño, Amatiño! Oiñ ez hartu txarrera, baiña hire kasuan eta komentarixo honen ostian, etortzen dok zoragarri: "más salido que el balcón de un batzoki" Beti esan juek mangeriana sinbolo falikua dala.... leire
2007/11/7, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>: > > Ez duzue inoiz pentsatu, zergatik Amañako gasolindegian beti neskak > egon diren lanean? Ez Amatiñorena bezain erakargarriak baina beti > neskak. Eta ez da gaur egungo gauza, azken 20 urteetan horrela izan > da. > > Gari > > On Nov 7, 2007 11:48 AM, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > > > > > > Gaur goizean bide-bazterreko gasolindegian geratu naiz gasoila hartu > ahal > > izateko. Aurrez aurre neska panpoxa dotore asko uniformatua gasolina > > zerbitzen. Atzekaldean jarri naiz, noiz nere txanda helduko. > > > > Begiratzea merezi zuen neska, batere zalantzarik gabe. Orraztu berria, > > mototsa ondo asko jarria, belarri atzekaldeak garbi eta neskato > bihurriaren > > flekilloa bekokian. Sama ingurutik hanka puntetaraino body beltz > estu-mestua > > soinean eta gainean, berriz, gona motz-motz eta txaleko > "principe-de-gales" > > gorri-urdinak. Berna luze eta tenteak. Ipurdia ere zurruna... antza. > Etxera > > eramateko moduko horietakoa. > > > > Nere kaxa pentsatu dut: "Zelakoak egin behar gero, gasolina saltzeko..." > > "Nonbait autozerbitzuak ez du funtzionatzen... berriro zerbitzu > > pertsonalizatuari ekin behar... eta gizonezkoak erakartzeko hobe neska > > lirainak betozko iluneko gizonezkoak baino... "Playboy `conejito' > fashion > > modelu amerikarrera bueltatu beharko ote dugu?" > > > > Eta zer pentsa neskari buruz?: "Horretan jarri beharra ere... ez dago > > nonbait lan-merkatua aukera handitarako..." "Hala ere, benetan duina al > da > > horrela jantzi beharra?" "Zortzi ordutan horrela... jakinean gizonezko > > guztiak begira izango dituzula... Horretarako ere pasta berezia behar... > edo > > premina..." > > > > Eta... "zer esango ote lukete guzti honetaz gure Leirek edo Elenak?" > "Bada > > hemen materialik folio bat idazteko..." "Baina... zer esan?" > > > > Eta guzti honetaz pentsatzen ari nintzela, neskak mangera bere lekuan > utzi, > > takillara joan, bueltatu, autoan sartu eta alde egin du. > > > > Eta nik, ametsetan egiteari laga eta mangerari heldu behar izan diot, > > kriston errutinaz eta alferkeria handiz. > > > > > > Amatiño > > > > > > _______________________________________________ > > Mezuak bidaltzeko: [email protected] > > > > http://www.eibar.org/zerrenda > > > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > > _______________________________________________ > Mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] >
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
