Galdera ona Trebi. Hiru erantzun jakaraz. 1. Bihar bada, bai. Zergaittik ez? Seguru asko hainbati gehiaxago gustauko normalian kontatzen dittugun kontu serixo xamarrak baiño. 2. Halandabe, ez juat uste irratiko arduradunok horrelakorik nahi dabenik ordu eta informazio-sail horretan. Edo, beste modu batez esanda, ez juat uste horretarako "ni" gura nabenik. 3. Nere kasuan, eta ez harrokerixatzat hartu, astian behin izan biharrian egunero komentarixo bat egiteko ez najeukek gairik falta izango. Ez dok nere meritua, ofiziua baiño. DEIArako oingotxe jakaraz artikulu bi amaittuta, erreserban, eta Euskadi Irratirako beste bi edo hiru. Aukeratu egin bihar. Gatxena tonua eta ekilibrixua asmatzia izaten dok. Egta gasolindegiko pasadizua gorde egin biharko baneu... azkeniak kriston almazena, ezebezetarako. Amatiño -----------------------------
Ba neri politta emon desta. Eta hemen agertzea ondo dago, baina, zergatik
ez Euskadi Irratian goizeko zortzirak baino lehenago?
Badakitt lehenengo erantzuna izan leikela: "Ez jauna!, hau ez dok hor
botatzeko kontua!". Baina benetan diñot, eta zergatik ez? Eta ni ez naiz inor
inori zer egin behar daben esateko.
it
----- Original Message -----
From: Amatiño <mailto:[EMAIL PROTECTED]>
To: Eibartarrak zerrenda <mailto:[email protected]>
Sent: Wednesday, November 07, 2007 11:48 AM
Subject: [eibar] Fantasia erotikoak
Gaur goizean bide-bazterreko gasolindegian geratu naiz gasoila hartu
ahal izateko. Aurrez aurre neska panpoxa dotore asko uniformatua gasolina
zerbitzen. Atzekaldean jarri naiz, noiz nere txanda helduko.
Begiratzea merezi zuen neska, batere zalantzarik gabe. Orraztu berria,
mototsa ondo asko jarria, belarri atzekaldeak garbi eta neskato bihurriaren
flekilloa bekokian. Sama ingurutik hanka puntetaraino body beltz estu-mestua
soinean eta gainean, berriz, gona motz-motz eta txaleko "principe-de-gales"
gorri-urdinak. Berna luze eta tenteak. Ipurdia ere zurruna... antza. Etxera
eramateko moduko horietakoa.
Nere kaxa pentsatu dut: "Zelakoak egin behar gero, gasolina
saltzeko..." "Nonbait autozerbitzuak ez du funtzionatzen... berriro zerbitzu
pertsonalizatuari ekin behar... eta gizonezkoak erakartzeko hobe neska lirainak
betozko iluneko gizonezkoak baino... "Playboy `conejito' fashion modelu
amerikarrera bueltatu beharko ote dugu?"
Eta zer pentsa neskari buruz?: "Horretan jarri beharra ere... ez dago
nonbait lan-merkatua aukera handitarako..." "Hala ere, benetan duina al da
horrela jantzi beharra?" "Zortzi ordutan horrela... jakinean gizonezko guztiak
begira izango dituzula... Horretarako ere pasta berezia behar... edo premina..."
Eta... "zer esango ote lukete guzti honetaz gure Leirek edo Elenak?"
"Bada hemen materialik folio bat idazteko..." "Baina... zer esan?"
Eta guzti honetaz pentsatzen ari nintzela, neskak mangera bere lekuan
utzi, takillara joan, bueltatu, autoan sartu eta alde egin du.
Eta nik, ametsetan egiteari laga eta mangerari heldu behar izan diot,
kriston errutinaz eta alferkeria handiz.
Amatiño
________________________________
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
<<winmail.dat>>
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
