Amatiñori mezu bat erantzun nahian (zergatik izan dogun Hegoaldeko
euskaldunok izandako aberaste ekonomikoa) hainbat datu bilatzen ahalegindu
nintzen.
Nire tesia zan Hegoaldian, garapen ekonomikoa izan arren, ez ginala
Iparraldeko neurrira ailegatzen. Katalunian eta Hego Euskal Herrixan
osmosisangatik, gertutasun fisikoangattik, Frantziako maila ekonomikora
hurreratzen ginala, jakina, aurretik ipini barik.
Baina, hara!, datuok nire teorixan kontra jo dabe!
Hiru itturri kontsultatu dittut: "Euroregioa zifratan 1997", "Euroeskualdea
zenbakitan 2000", eta "Euroeskualdea zenbakitan 2005". Azken hau Interneten
kontsultatu daiteke (http://www.eaj-pnb.eu/documentos/documentos/6714_f.pdf),
aurrekoak ez dakit, ez dot uste. Euskal Erkidegoaren, Naparroaren eta
Akitaniaren hainbat datu estadistiko jasotzen dittue hirurok.
Interesatzen jatana hauxe da, ia datuok hemen jasotzean ez diran
desitxuratzen. Akitaniako datuok uste dot ez dirala zehatz-mehatz, Hegoaldekoen
modu berean adittu behar, kalkulatzeko moduan zati batean diferenteak izan
leikezelako, baina, erozein modutan, hementxe dozue, zenbaki borobiletan emona.
BPG b. = Barne Produktu Gordina biztanleko.
BPG b. EAE Naparroa Akitania
1997 14.600 15.100 15.500
2000 16.700 17.700 16.600
2005 24.800 24.800 22.000 (Pirineo Atlantiarrak)
Zer ikusten da hemen? 2000 urtera arte Hegoaldea Iparraldea baino pobreagoa
izan da. Guk beti ezautu dogu holaxe. "Mugaz bestalderako biharginaz" berba
egiten zanian beti-edo ziran Hegoaldekoak Iparraldera zihoazela. Eta orain?
2000tik aurrera Hegoalde Iparraldea baino aberatsagoa da. Hau be gutxi gora
behera, Frantziako diru laguntzen bitartez seguruenean paretsu geldittuko
garelako. Baina edozein modutan, hala eta guztiz.
Akordatzen naiz Iparraldera joan nintzen lehenengo aldiaz. Topoan
bueltatzen, eta Iparraldeko erreferentzixa goguan, Gipuzkoa (Hegoaldea,
Donostia arteko zatixa) zikina eta pobrea zan, eta bertakuak gainera
zaratatsuak. Hori 1985 inguruan izango zan. Gustora egingo neuke orain bidai
bera, berdin eginda.
Oraindik zaratatsuagoak garela... baietz esango neuke ; paisaian aldetik
esango neuke baietz, zikinagoa dala, tarte horretan behintzat, eta horrek
pobreago itxura emoten dau. Baina ez gara pobreagoak, ez, eta aldi batean
horrek ondoriorik ez badaka, luzera begira izango dau.
Iparraldean aberats moduan ikusten bagaituzte, ikusten bagaituzte, han be
aldatu leikez gauzak.
i._______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]