Trebik: <Iparraldean aberats moduan ikusten bagaituzte... -- Bai. Nik esango najeukek ez dala "gure aberastasuna" eurak gehien baloratzen dabena, administraziñuan "hurbiltasuna" baiño. Eta bildur galanta: "bortizkeria". Aukeran, eurak gura lajeukiek orain daken moduko girua (bakia eta orekia, patxadia), hamengo administraziñuaz eta efikaziaz. Amatiño
_____ De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Amatiño Enviado el: viernes, 16 de noviembre de 2007 13:33 Para: 'Eibartarrak zerrenda' Asunto: Re: [eibar] Hegoalde eta Iparralde, zein baino zein aberatsagoa? Hi, Trebi, eskerrik asko. Estimatzen jittuat datuak. Ez dok beti erreza izaten topatzia eta ondo etortzen dittuk edozein momentutan. Hona, zentzun beronetan, honek bestiok: EUSKADIKO AURREKONTUAK 2008 Nazioarteko ekonomiaren eboluzioa (BPGren urte arteko hazkundea) Iturria: Eustat, DEP, PGEº, FMI 2006 2007 2008 Euskadi 4,2 4,0 3,6 € Gunea 2,8 2,5 2,1 - Espainia 3,9 3,7 3,3 - Alemania 2,9 2,4 2,0 - Frantzia 2,0 1,9 2,0 Erresuma Batua 2,8 3,1 2,3 Estatu Batuak 2,9 1,9 1,9 Japonia 2,2 2,0 1,7 Ogasun eta Herri Administrazioa Saila 2007 urriaren 30 _____ De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Imanol Trebiño Enviado el: viernes, 16 de noviembre de 2007 0:14 Para: Eibar eibartarrak Posta Zerrenda Asunto: [eibar] Hegoalde eta Iparralde, zein baino zein aberatsagoa? Amatiñori mezu bat erantzun nahian (zergatik izan dogun Hegoaldeko euskaldunok izandako aberaste ekonomikoa) hainbat datu bilatzen ahalegindu nintzen. Nire tesia zan Hegoaldian, garapen ekonomikoa izan arren, ez ginala Iparraldeko neurrira ailegatzen. Katalunian eta Hego Euskal Herrixan osmosisangatik, gertutasun fisikoangattik, Frantziako maila ekonomikora hurreratzen ginala, jakina, aurretik ipini barik. Baina, hara!, datuok nire teorixan kontra jo dabe! Hiru itturri kontsultatu dittut: "Euroregioa zifratan 1997", "Euroeskualdea zenbakitan 2000", eta "Euroeskualdea zenbakitan 2005". Azken hau Interneten kontsultatu daiteke (http://www.eaj-pnb.eu/documentos/documentos/6714_f.pdf), aurrekoak ez dakit, ez dot uste. Euskal Erkidegoaren, Naparroaren eta Akitaniaren hainbat datu estadistiko jasotzen dittue hirurok. Interesatzen jatana hauxe da, ia datuok hemen jasotzean ez diran desitxuratzen. Akitaniako datuok uste dot ez dirala zehatz-mehatz, Hegoaldekoen modu berean adittu behar, kalkulatzeko moduan zati batean diferenteak izan leikezelako, baina, erozein modutan, hementxe dozue, zenbaki borobiletan emona. BPG b. = Barne Produktu Gordina biztanleko. BPG b. EAE Naparroa Akitania 1997 14.600 15.100 15.500 2000 16.700 17.700 16.600 2005 24.800 24.800 22.000 (Pirineo Atlantiarrak) Zer ikusten da hemen? 2000 urtera arte Hegoaldea Iparraldea baino pobreagoa izan da. Guk beti ezautu dogu holaxe. "Mugaz bestalderako biharginaz" berba egiten zanian beti-edo ziran Hegoaldekoak Iparraldera zihoazela. Eta orain? 2000tik aurrera Hegoalde Iparraldea baino aberatsagoa da. Hau be gutxi gora behera, Frantziako diru laguntzen bitartez seguruenean paretsu geldittuko garelako. Baina edozein modutan, hala eta guztiz. Akordatzen naiz Iparraldera joan nintzen lehenengo aldiaz. Topoan bueltatzen, eta Iparraldeko erreferentzixa goguan, Gipuzkoa (Hegoaldea, Donostia arteko zatixa) zikina eta pobrea zan, eta bertakuak gainera zaratatsuak. Hori 1985 inguruan izango zan. Gustora egingo neuke orain bidai bera, berdin eginda. Oraindik zaratatsuagoak garela... baietz esango neuke ; paisaian aldetik esango neuke baietz, zikinagoa dala, tarte horretan behintzat, eta horrek pobreago itxura emoten dau. Baina ez gara pobreagoak, ez, eta aldi batean horrek ondoriorik ez badaka, luzera begira izango dau. Iparraldean aberats moduan ikusten bagaituzte, ikusten bagaituzte, han be aldatu leikez gauzak. i.
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
