Amatiñok:
2006 2007
2008
Euskadi 4,2 4,0
3,6
€ Gunea 2,8 2,5
2,1
- Espainia 3,9 3,7
3,3
- Estadistikak asko gustatzen jataz, baina badakit tentuz ibili behar dala
hauek irakurtzean. Esate baterako, Espainiarekin konparatu beharrean (eta horko
datuak horrelaxe dira, egixan zati bat dira) Amatiño, emongo jestazak,
konparatuta, Euskadiko eta Madrilgo, Kataluniako edo Balear Irletako datuak?
Horrek be errealitatearen beste zati bat dira.
it
----- Original Message -----
From: Amatiño
To: 'Eibartarrak zerrenda'
Sent: Friday, November 16, 2007 1:32 PM
Subject: Re: [eibar] Hegoalde eta Iparralde, zein baino zein aberatsagoa?
Hi, Trebi, eskerrik asko. Estimatzen jittuat datuak. Ez dok beti erreza
izaten topatzia eta ondo etortzen dittuk edozein momentutan.
Hona, zentzun beronetan, honek bestiok:
EUSKADIKO AURREKONTUAK 2008
Nazioarteko ekonomiaren eboluzioa
(BPGren urte arteko hazkundea)
Iturria: Eustat, DEP, PGEº, FMI
2006 2007
2008
Euskadi 4,2 4,0
3,6
€ Gunea 2,8 2,5
2,1
- Espainia 3,9 3,7
3,3
- Alemania 2,9 2,4
2,0
- Frantzia 2,0 1,9
2,0
Erresuma Batua 2,8 3,1
2,3
Estatu Batuak 2,9 1,9
1,9
Japonia 2,2 2,0
1,7
Ogasun eta Herri Administrazioa Saila
2007 urriaren 30
------------------------------------------------------------------------------
De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Imanol Trebiño
Enviado el: viernes, 16 de noviembre de 2007 0:14
Para: Eibar eibartarrak Posta Zerrenda
Asunto: [eibar] Hegoalde eta Iparralde, zein baino zein aberatsagoa?
Amatiñori mezu bat erantzun nahian (zergatik izan dogun Hegoaldeko
euskaldunok izandako aberaste ekonomikoa) hainbat datu bilatzen ahalegindu
nintzen.
Nire tesia zan Hegoaldian, garapen ekonomikoa izan arren, ez ginala
Iparraldeko neurrira ailegatzen. Katalunian eta Hego Euskal Herrixan
osmosisangatik, gertutasun fisikoangattik, Frantziako maila ekonomikora
hurreratzen ginala, jakina, aurretik ipini barik.
Baina, hara!, datuok nire teorixan kontra jo dabe!
Hiru itturri kontsultatu dittut: "Euroregioa zifratan 1997",
"Euroeskualdea zenbakitan 2000", eta "Euroeskualdea zenbakitan 2005". Azken hau
Interneten kontsultatu daiteke
(http://www.eaj-pnb.eu/documentos/documentos/6714_f.pdf), aurrekoak ez dakit,
ez dot uste. Euskal Erkidegoaren, Naparroaren eta Akitaniaren hainbat datu
estadistiko jasotzen dittue hirurok.
Interesatzen jatana hauxe da, ia datuok hemen jasotzean ez diran
desitxuratzen. Akitaniako datuok uste dot ez dirala zehatz-mehatz, Hegoaldekoen
modu berean adittu behar, kalkulatzeko moduan zati batean diferenteak izan
leikezelako, baina, erozein modutan, hementxe dozue, zenbaki borobiletan emona.
BPG b. = Barne Produktu Gordina biztanleko.
BPG b. EAE Naparroa Akitania
1997 14.600 15.100 15.500
2000 16.700 17.700 16.600
2005 24.800 24.800 22.000 (Pirineo Atlantiarrak)
Zer ikusten da hemen? 2000 urtera arte Hegoaldea Iparraldea baino
pobreagoa izan da. Guk beti ezautu dogu holaxe. "Mugaz bestalderako biharginaz"
berba egiten zanian beti-edo ziran Hegoaldekoak Iparraldera zihoazela. Eta
orain?
2000tik aurrera Hegoalde Iparraldea baino aberatsagoa da. Hau be gutxi
gora behera, Frantziako diru laguntzen bitartez seguruenean paretsu geldittuko
garelako. Baina edozein modutan, hala eta guztiz.
Akordatzen naiz Iparraldera joan nintzen lehenengo aldiaz. Topoan
bueltatzen, eta Iparraldeko erreferentzixa goguan, Gipuzkoa (Hegoaldea,
Donostia arteko zatixa) zikina eta pobrea zan, eta bertakuak gainera
zaratatsuak. Hori 1985 inguruan izango zan. Gustora egingo neuke orain bidai
bera, berdin eginda.
Oraindik zaratatsuagoak garela... baietz esango neuke ; paisaian aldetik
esango neuke baietz, zikinagoa dala, tarte horretan behintzat, eta horrek
pobreago itxura emoten dau. Baina ez gara pobreagoak, ez, eta aldi batean
horrek ondoriorik ez badaka, luzera begira izango dau.
Iparraldean aberats moduan ikusten bagaituzte, ikusten bagaituzte, han be
aldatu leikez gauzak.
i.
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]