Arrazoia. Ez jakat datu hori. Baiña egongo dok. EAEk bere datuak bajakaz... 
beste administraziñuok be izango jittuek eurenak.
 
Amatiño

---------------------------


Amatiñok:
                                               2006                2007         
       2008    

 

Euskadi                                   4,2                   4,0             
      3,6

EUR Gunea                                   2,8                   2,5           
        2,1   

 -         Espainia                            3,9                   3,7        
           3,3

    
 
 
    - Estadistikak asko gustatzen jataz, baina badakit tentuz ibili behar dala 
hauek irakurtzean. Esate baterako, Espainiarekin konparatu beharrean (eta horko 
datuak horrelaxe dira, egixan zati bat dira) Amatiño, emongo jestazak, 
konparatuta, Euskadiko eta Madrilgo, Kataluniako edo Balear Irletako datuak? 
Horrek be errealitatearen beste zati bat dira.
 
    it
 
 

        ----- Original Message ----- 
        From: Amatiño <mailto:[EMAIL PROTECTED]>  
        To: 'Eibartarrak zerrenda' <mailto:[email protected]>  
        Sent: Friday, November 16, 2007 1:32 PM
        Subject: Re: [eibar] Hegoalde eta Iparralde, zein baino zein 
aberatsagoa?

        Hi,  Trebi,  eskerrik asko. Estimatzen jittuat datuak. Ez dok beti 
erreza izaten topatzia eta ondo etortzen dittuk edozein momentutan.
        Hona, zentzun beronetan, honek bestiok:
         
        EUSKADIKO AURREKONTUAK 2008

         

        Nazioarteko ekonomiaren eboluzioa 

        (BPGren urte arteko hazkundea)

         

        Iturria: Eustat, DEP, PGEº, FMI

         

                                                       2006                2007 
               2008    

         

        Euskadi                                   4,2                   4,0     
              3,6

        EUR Gunea                                  2,8                   2,5    
               2,1

        -         Espainia                         3,9                   3,7    
               3,3

        -         Alemania                       2,9                   2,4      
             2,0

        -         Frantzia                         2,0                   1,9    
               2,0

        Erresuma Batua                       2,8                   3,1          
         2,3

        Estatu Batuak                          2,9                   1,9        
           1,9

        Japonia                                    2,2                   2,0    
               1,7

         

         

        Ogasun eta Herri Administrazioa Saila

        2007 urriaren 30


________________________________

        De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Imanol 
Trebiño
        Enviado el: viernes, 16 de noviembre de 2007 0:14
        Para: Eibar eibartarrak Posta Zerrenda
        Asunto: [eibar] Hegoalde eta Iparralde, zein baino zein aberatsagoa?
        
        
            Amatiñori mezu bat erantzun nahian (zergatik izan dogun Hegoaldeko 
euskaldunok izandako aberaste ekonomikoa) hainbat datu bilatzen ahalegindu 
nintzen.
         
            Nire tesia zan Hegoaldian, garapen ekonomikoa izan arren, ez ginala 
Iparraldeko neurrira ailegatzen. Katalunian eta Hego Euskal Herrixan 
osmosisangatik, gertutasun fisikoangattik, Frantziako maila ekonomikora 
hurreratzen ginala, jakina, aurretik ipini barik.
         
            Baina, hara!, datuok nire teorixan kontra jo dabe!
         
            Hiru itturri kontsultatu dittut: "Euroregioa zifratan 1997", 
"Euroeskualdea zenbakitan 2000", eta "Euroeskualdea zenbakitan 2005". Azken hau 
Interneten kontsultatu daiteke 
(http://www.eaj-pnb.eu/documentos/documentos/6714_f.pdf), aurrekoak ez dakit, 
ez dot uste. Euskal Erkidegoaren, Naparroaren eta Akitaniaren hainbat datu 
estadistiko jasotzen dittue hirurok.
         
            Interesatzen jatana hauxe da, ia datuok hemen jasotzean ez diran 
desitxuratzen. Akitaniako datuok uste dot ez dirala zehatz-mehatz, Hegoaldekoen 
modu berean adittu behar, kalkulatzeko moduan zati batean diferenteak izan 
leikezelako, baina, erozein modutan, hementxe dozue, zenbaki borobiletan emona.
         
        BPG b. = Barne Produktu Gordina biztanleko.
         
         
        BPG b.    EAE      Naparroa     Akitania
        1997        14.600   15.100       15.500
        2000        16.700   17.700       16.600
        2005        24.800   24.800       22.000 (Pirineo Atlantiarrak)
         
            Zer ikusten da hemen? 2000 urtera arte Hegoaldea Iparraldea baino 
pobreagoa izan da. Guk beti ezautu dogu holaxe. "Mugaz bestalderako biharginaz" 
berba egiten zanian beti-edo ziran Hegoaldekoak Iparraldera zihoazela. Eta 
orain?
         
            2000tik aurrera Hegoalde Iparraldea baino aberatsagoa da. Hau be 
gutxi gora behera, Frantziako diru laguntzen bitartez seguruenean paretsu 
geldittuko garelako. Baina edozein modutan, hala eta guztiz.
         
            Akordatzen naiz Iparraldera joan nintzen lehenengo aldiaz. Topoan 
bueltatzen, eta Iparraldeko erreferentzixa goguan, Gipuzkoa (Hegoaldea, 
Donostia arteko zatixa) zikina eta pobrea zan, eta bertakuak gainera 
zaratatsuak. Hori 1985 inguruan izango zan. Gustora egingo neuke orain bidai 
bera, berdin eginda.
         
            Oraindik zaratatsuagoak garela... baietz esango neuke ; paisaian 
aldetik esango neuke baietz, zikinagoa dala, tarte horretan behintzat, eta 
horrek pobreago itxura emoten dau. Baina ez gara pobreagoak, ez, eta aldi 
batean horrek ondoriorik ez badaka, luzera begira izango dau.
         
            Iparraldean aberats moduan ikusten bagaituzte, ikusten bagaituzte, 
han be aldatu leikez gauzak.
         
            i.

        
________________________________


        

        _______________________________________________
        Mezuak bidaltzeko: [email protected]
        
        http://www.eibar.org/zerrenda
        
        harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

<<winmail.dat>>

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to