> Hona, zentzun beronetan, honek bestiok:

Honekin lotuta, duela ordu bete ailegatu zait abisua:

"Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak EAEko
ekonomiaren urteko txostena 2006 argitaratu berri du. Bertan, EAEko
eta nazioarteko ekonomien egoera aztertzen da. Halaber, 2007-2010
epealdirako azken aurreikuspenak eskaintzen dira. Mezu honen bitartez,
aukera ematen dizugu dokumentu osora iristeko."

Txosten osoa hemen:

http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net/r51-19220/eu/contenidos/informacion/estudios_publicaciones_dep/eu_argitalp/adjuntos/informe2006_e.pdf

Europarekiko konparatuz (UE27=100)  EAE ko BPG-a 130an dago, hau da
estatistikak estatistika, nolabait esateko Europako bataz bestea baino
%30 aberatsagoak gara. Austria edo Dinamarkaren inguruan, Espainia
(102,4) edo Frantziako (112,8) bataz bestearen goitik
http://www.eustat.es/elem/ele0002500/tbl0002542_i.html (beti EAPan
neurtuta: Erosteko Ahalmenaren Parekotasuna)

BPG hazkunde tasaren aurreikuspenei dagokionez, hauek dira Ekonomia
eta Plangintza Zuzendaritzak egiten dituenak EAErako:

2007 4,0
2008 3,6
2009 3,2
2010 2,7

aurreikuspenak baino ez dira, noski

Txina edo Indiako BPG hazkundeak %10aren inguruan daude azken urteetan
(ikus 15. orrialdea), eta hurrengo urteetarako berdin aurreikusten da
(ikus 73.orrialdea) baina noski askoz beherago dago bere biztanleko
BPGa gurea baino

Eneko
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to