Kontu honek ez du eztabaidarik eskatzen, informazio zehatza baizik. Eta, nik
dakidanez:

1. Sasiolan sortutako arazoaren muina zera da: aztarnategi hutsa izatetik
labarretako artea izatera pasatzea.
2. Aztarnategiak industu eta hustu egin daitezke, ondarea ez baitago
leizezuloan bertan, leizezuloan aurkitu eta museotara eraman daitekeen
materialean baino.
3. Sasiolak aztarnategi-kalifikazioa zuen baina une jakin batean labarretako
artea agertu zen (harrobikoek aurkitu, nonbait) eta une berean leizea
kalifikazioz aldatzen da, hormetan daudekeen pinturak edo markak ezin
dira-eta bertatik atera eta eraman. Egoera berri honek ematen dio Sasiolako
leizeari "goien" mailako babesa bermatu beharra (leherketa-dardarak mugatu
beharra, dardara horiek neurtzeko sismografoak jarri beharra etab.).
4. Eta honek guzti honek eskatzen du dekretu arautzailea eta dagokion
prozedura guztia, alegazio-epea etab. 
5. Laburbilduz, dekretua labarretako artea babesteko da, hain zuzen ere, eta
labarretako artea agertu ostean egina, ezin bestean. Ezin lehenagokoa izan.
Eta, nik dakidanez, geroztik ez da egoera aldatu dezakeen ezer gertatu.

Hau da nik uste dudana. Ez dut uste Gorosabelek aipatzen dituen azken
aztarna arkeologikoek ezer aldatzen dutenik, arazoa ez baitago Sasiolako
aztarnategiaren indusketan, labarretako artearen segurtasunean baino.

Baina iritziz aldatzeko gertu nago, informazioa bestelakoa baldin bada.

Amatiño

--------------------------------------------
Nik ez dakat informaziorik nola izan diran dekretuaren inguruko
gora-beherak, alegazioak eta abarrekoak, eta ezin dut ezer esan horri buruz.
Oier Gorosabelek aipatzen duen epeen arazoa kontuan hartzekoa da, eta akaso
margoen eta mendi hegal horretan aurkitu diren beste aztarna batzuen
agerpenak bultzatu du Aranzadi lehen eskatu ez zuena orain eskatzera. Baina
nik behintzat ez dakit, eta espekulazioa baino ez da nire partetik. Aste
honetan bertan Praileiatzen inguruko hitzaldi bat egon da Eibarren etakittok
antolatuta, uste dot Sonia San Jose (Peñalverrekin batera Praileaitzen
indusketen zuzendaria) zela etortzekoa. Joaterik izan banu galdetuko nion
horri buruz baina.... 
Interesgarria litzateke jakitea benetan zer gertatu den  hor.

oier.

oier gorosabelek-ek idatzi du:
> Ez zabizie kontuan hartzen azken aztarna arkeologikuak OIN DALA OSO GITXI
agertutakuak dirala. Hilliak dira. Seguraski alegaziño epia itxi eta
gerokuak.
> Dekretuak eta legiak ezin dira inamovibliak izan. Momentuan momentuko
baldintza aldaketetara egokittu bihar dira.
>   

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to