Praileiatzen Lagunek proposatutako legez besteko proposamena da hiru talde
hoiek Legebiltzarrean aurkeztu dutena. Urgentziazko eskaria ere egin dute,
lehenbailehen eztabaida dadin osoko bilkuran. Aurkeztu aurretik Aralarren
ordezkaria saiatu egin da talde guztien izenean sinatutako ekimena
aurkezten; azkenean, baina, EAHK-k eta PSEk sinatu dute, PPk alde bozkatu
duela esan arren (PSErekin batera ez zuen sinatu nahi izan), EAk alde egiten
saiatuko dela esan arren (eztabaidatzeko denbora gutxi izan zutela eta
gobernu akordioen kontra jotzea litzateke hori sinatzea) eta EBk ere
kontrako jarrera erakutsi ez duen arren (hauek ere gobernukide izatera, zail
izaten dute horrelako ekimenen sustatzaile modura agertzeko; gero gehitzeko
oztoporik jarriko ez dutela adierazi duten arren).
Beraz, eta Legebiltzarreko mahaiak agindu bezain pronto eztabaidatuko da
legez besteko proposamena, urte amaierara bitartean pleno oso gutxi geratzen
baitira eta horietako bi gainera aurrekontuen ingurukoak izango dira.
Aurkeztu den proposamena osorik ikusteko:
http://www.aralar.net/Albisteak/1195740923

Kultura batzordea oso interesgarria izan zen; luzea, oso luzea, (09:30etik
16:00ak arte)  baina interesgarria. Hizlari guztiek eman zituzten datu
mordoa eta kontraesanak agerikoak izan ziren Miren Azkarateren eta Aranzadi
elkartekoen esanen artean. kultura sailburuan esan egin zuen Gipuzkoako
diputazioak eskatutako informeen emaitzak bazituela jada eta Aranzadikoek,
informe hoiek egiten ari direnak hain justu, oraindik gutxienez bi hilabete
lana geratzen zaiela aitortu zuen lehenengo txostena osatu orduko; abendura
bitarteko epea agindu diela Diputazkoak eta lehenengo txostena ordurako izan
beharko dutela.

Horren kontura, Sailburuak, akaso, zuzenketaren bat egin beharko du, baina
hori nire iritzia da.

Marijo

> From: Xabier Mendiguren <[EMAIL PROTECTED]>
Subject: Re: [eibar] Praileaitz dekretoa berrikustea
>Ez-Legezko Proposamena da talde horiek guztiek aurkeztu(ko) >dutena.
>
>Horrek ez du Gobernua legez lotzen, moralki-edo bere eragina >duen arren.
>
>X.
>
>El 22/11/2007, a las 14:15, Eneko Astigarraga escribió:

> PSE, EHAK eta Aralarrek aurkeztuta, eta EAk eta PPren alde eginez,
> Praileaitzen Lagunak (Mutriku Natur Taldea eta Praileaitz SOS
> ordezkapenarekin) eta Aranzadi Zientzia Elkarteak aurkeztutako
> eskaera, hau da, Praileaitzen inguruko harrobiaren inguruko
> proposamena berrikustea, ingurua orain baino gehiago babestuz, >onartu
> da Legebiltzarreko Kultura batzordean.
>
> Babes dekreto berria egiten den bitartean harrobiaren lanak gelditzea
> eskatzen da.
>
> Info gehiago:
> Garan: http://tinyurl.com/29kxqc
> Berrian; http://tinyurl.com/26o6eh
>
> Uste dut gero proposamenak alderdien artean hitz egin, >negoziatu,
> transakzionatu eta abar egiten direla. Beraz askenean auskalo, baina
> momentuz proposamena hor dago.
>
> eneko
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to