Oier-ek
Praileaitz industen hasi ziren harrobiak aztarnategia jateko asmoa
zuelako, eta horrelakoetan legeak "salbamenduzko" indusketak egitea
agintzen duelako. Hasierako asmoa zera zen, Praileaitzen ezer
baliozkorik bazegoen berehala atera eta handik ospa egin harrobiak bere
lana jarrai zezan. Baina indusketek inokr espero ez zuen emaitza eman
zuten: aztarnategi aberatsa eta material eta aurkikuntza oso
garrantzitsuak. 

> Nik ez dut sekula pentsatu legeak arazoei ihes egiteko direnik,
betetzeko baino. 
> Eta aldatu behar baldin badira aldatu eta kitto. Baina bete. Nor
jabetzen da legeak
> ez betetzearen erantzukizunaz? Nora garamatza horrek?

Eta legeek badute helburu bat. Kasu honetan ondarea babestea. Legeak ez
betetzea ez da ona izango, baina legea bete eta hala ere lege horretatik
espero dena ez gauzatzea arraro samarra litzateke. 
 
Guztiz bat berakin.
 
Herritar guztion zorionerako (beno guztionak ez) Prailehaitzen, suntsitu
ez zuten haitzulo bakarrean, (Goian, edo Mutrikuko Portuan bego
Prailehaitz II) espero ez zutena aurkitu zuten.  Beraz “salbamendu”
indusketak ez zeukaten irtenbiderik.  
 
Arazandik eginiko txostenaren arabera Prailehaitz mendian harrobiak jan
ez duen gune bakarra babestearen alde gaudenoi, gure helburua harrobia
gelditzea besterik ez dela leporatzen digute. Gure herria aurrera egiten
lagatzen ez duten EZ-korren bandoa. Neure eritziz gakoa ez da harrobia
ixtea baizik eta zer egin behar den aztarnategia behar den bezala
babesteko. Lehentasuna ondarea babesteari ematen badiogu eta harrobiaren
ekoizpena eta aztarnategia babestea  elkartezinak badira, ni behintzat
hala uste dut, harrobia gelditu beharra legoke. 
 
Legediaren garrantziari indarrez heltzea oso aproposa irudituko
litzaidake era objetibo eta iraunkor baten mantenduko balitz, gure
erakundeak barne. Zoritxarrez, gaur egun eta berriro ere neure eritziz,
gauzak ez dira horrelakoak. Hain zuzen ere, Sasiolako Harrobiko
kudeatzaileak lege batzuen gainetik ibili dira (Estatuko “Costas”-eko
legeak adibidez).      
 
Sasiolan zer egin nahi dutenari buruz, beste plan “maquiavélico” bat .
A8-ari  pintxazo bat egin Sasiolan bertan eta “ Mutrikuko-Sasiola”
errepide proiektuari lotu.  Mutrikura, Astigarribiko XI. mendeko auzoa
suntsitu ondoren “abiadura handian  kotxez heltzeko AHK” .  Mutrikuko
udalak ozenki defenditzen duena

Mutriku Natur Taldean, bailara guzti honi beste ikusmira bat eman behar
diogula uste degu. Aranzadik, bere txostenean agertzen duen bezalaxe.
 
Iñi 
 
 
-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Oier Araolaza
Enviado el: domingo, 16 de diciembre de 2007 23:44
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Praileaitz dekretoa berrikustea
 

Amatiñok:
> Orduan zergatik ez zituzten garaiz alegazioak zentzu horretan egin?
> Gaur bertan irakurri daiteke DVn  AHTren trazatua aldatzea lortu zela
> 1997an (non ziren orduan kontrakoak?), Leizetxiki zela-eta  Aranzadik 
> eta Arrasateko Udalak egindako eskariaz, batere manifestazio eta
espanturik gabe.

Ez nuke esango batak bestearekin zerikusirik duenik. Lezetxikikoa
ezagutzen dut, eta oker ez banago nik neuk kontatu nuen noizbait hemen
hori. Sasiolatik ez da pasatzen AHTa, eta beraz, ibilbide batekin ala
bestearekin harrobiak berdin jarraituko du. Hain zuzen ere Praileaitz
industen hasi ziren harrobiak aztarnategia jateko asmoa zuelako, eta
horrelakoetan legeak "salbamenduzko" indusketak egitea agintzen duelako.
Hasierako asmoa zera zen, Praileaitzen ezer baliozkorik bazegoen
berehala atera eta handik ospa egin harrobiak bere lana jarrai zezan.
Baina indusketek inokr espero ez zuen emaitza eman zuten: aztarnategi
aberatsa eta material eta aurkikuntza oso garrantzitsuak. 

> Nik ez dut sekula pentsatu legeak arazoei ihes egiteko direnik,
betetzeko baino. 
> Eta aldatu behar baldin badira aldatu eta kitto. Baina bete. Nor
jabetzen da legeak
> ez betetzearen erantzukizunaz? Nora garamatza horrek?

Eta legeek badute helburu bat. Kasu honetan ondarea babestea. Legeak ez
betetzea ez da ona izango, baina legea bete eta hala ere lege horretatik
espero dena ez gauzatzea arraro samarra litzateke. 

oier


On Dec 16, 2007 5:53 PM, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Oierrek:

<Nik ez dakit zein den arazoa eta zein den legegile eta ejekutibo artean
dagoen jokoa. Baina ulertzen dudana hauxe da: Arkeologo eta ikertzaile
multzo handi batek, Aranzadik, Debako Udalak eta Praileaitzen lagunen
elkarteak eskatzen ari direla Sasiolako harrobia geratzea, aztarnategia
bere ingurunean babestua izan dadin. 
-- Orduan zergatik ez zituzten garaiz alegazioak zentzu horretan egin?
Gaur bertan irakurri daiteke DVn  AHTren trazatua aldatzea lortu zela
1997an (non ziren orduan kontrakoak?), Leizetxiki zela-eta  Aranzadik
eta Arrasateko Udalak egindako eskariaz, batere manifestazio eta
espanturik gabe. 

<Legebiltzarreko ordezkari talde batek aztarnategia bisitatu du eta gaia
aztertu ondoren legebiltzarrak harrobiaren lanak geratzeko eskaera
horrekin bat egin du. Jaurlaritzak erabaki dezake ezetz, patrimonioa,
eta aztarnategiak bere ingurunean gordetzeko borondatea oso polita dela,
baina harrobia geratzea oso garestia dela eta ez duela horrenbeste
merezi. Baina legegile, dekretu eta abarreko kontu horiek sakoneko
galderari ihes egiteko ahaleginak iruditzen zaizkit. 
-- Nik ez dut sekula pentsatu legeak arazoei ihes egiteko direnik,
betetzeko baino. Eta aldatu behar baldin badira aldatu eta kitto. Baina
bete. Nor jabetzen da legeak ez betetzearen erantzukizunaz? Nora
garamatza horrek? 

<AHTaren tunelak eta Sasiolaren arteko loturari buruz zure
erantzunagatik ulertzen dut pellokeriatzat hartzen duzula, baina bai,
nik serio galdetu dut. Zuk LAB aipatu duzu, baina nik ez nuen iturri
zuzen batekin ere lotzen kontua, alegia, berdin etor zitekeela herri-lan
sailetik zein aht-aren aurkako taldeetatik. Hustutako mendi bat
tuneletatik ateratako lurrekin berriz betetzeari ez diot nik printzipioz
pega gehiegi aurkitzen. 
-- Pega fisikoa? Batez ere. Baina zein da benetako salaketa? Zer egin
Sasiolarekin ahitzen denean (Industria Sailak du hori aurrez arautua,
duela sei urte edo) ala Sasiola hustu beharra ez omen dakitelako zer
egin tuneletatik ateratzen dituzten lurrekin? 

Amatiño

On Dec 15, 2007 12:51 PM, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:



       Oierrek: 

       <Horrelako aztarnategiak babesteko dekretua aldatzeko edo
zabaltzeko eskatzen dio legebiltzarrak <Jaurlaritzari. Ikusiko dugu zer
egiten duen orain Kultura Sailak.

       -- Hummm...  Legegileek nahi bide dute euren legearen arabera
egindako dekretua inork aldatzea, beraiek legea aldatu gabe. Eta,
esaterako, oraingo dekretuak legeak eskaintzen dituen topeak honez gero
beteak balitu? 

       <Orain egun batzuk Sasiolako harrobiaren lanak jarraitzeko dauden
arrazoien azalpen harrigarria kontatu <zidan zerrendakide lurker batek.
Zer sinestu jakin ezinda geratu nintzen. Hipotesi horren arabera
Sasiolako <harrobia, Mutrikuko portua eta AHTa denak lotuta leudeke. Eta
harrigarriena zen, Sasiolako harrobiak i<nteres bikoitza zuela teoria
horretan. Izan ere, harrobia behin erabat hustuta geratzen denean,
AHTaren <tunelak egiteko mendietatik ateratzen den lurra Sasiolako
"hutsunean" botatzeko asmoa omen dago teoria <horren arabera. 
       -- Bai, eta CIAren (Central Intelligence Agency) laguntzaz.

       <Inork entzun du horrelakorik?
       -- Entzun baino gehiago. LABek prentsaurrekoa eman zuen orain
hurrengo horretaz.

       < Batere sinesgarria al da? 
       -- Benetan ari zara?

       Amatiño





       On Nov 22, 2007 5:35 PM, Amatiño <[EMAIL PROTECTED] > wrote:


              Xabierrek: 
              >Legebiltzarrak dekretua aldatzeko eska diezaioke
Gobernuari, nahiz eskari horrek ez duen derrigor behartzen gobernua.

               -- Bai, jakina, baina hori eztabaida politikoan sartzea
duk eta nik aldez aurretik argitu diat  "eztabaida politikoan sartu
gabe, ahalik eta objetiboen". 

              Eztabaida politikoan sartuz gero...
              1.  Kultura Sailak ez dik erabaki arbitrariorik hartu,
indarrean dagoen legea ezarri baino.
              2.  Dekretua erabaki aurretik alegazioak aurkezteko epea
zabaldu zuan. Nik dakidanez Aranzadiri epean aurkeztutako guztiak onartu
zitzaizkioan. Ez ordea, esaterako Debako Udalari, hain zuzen ere
legearen kontrakoak zirelako. Zergatik Aranzadik azaldu dizkik gero
alegazio-epe barruan aurkeztu ez zizkian kexuak? Baina,edozein modutan
ere, Kultura Sailari nekez ukatuko ziok inork denboraz aurkeztutako
alegazioak kontuan hartu ez zituenik. 
              3. Gogoan izan Kultura Sailari leporatu zitzaiola dekretua
atzeratzea "bestelako interesak" omen zituelako. Alegazio-epe barruan
aurkeztu zituan aurkeztu beharrekoak. Eta Dekretua atera zenean, berriz,
"ez omen zen nahiko". Baina, hori nork erabaki behar dik? Orain,
nonbait, helburua ixtea omen da. Baina zer nahi zen, Dekretua ala
"harrobia ixteko dekretua". Eta helburua hori baldin bazen, zergatik ez
zituan zentzu horretako alegazioak egin? 
              4. Debako alkatea EAkoa duk, Jaurlaritzan dagoen alderdi
berekoa. EAk aldatu nahi dik ala ez? Edo, hobeto esan, Legebiltzarrean
azaldutako jarreraren atzekaldean zer zegok benetan?
              5. Dena dela, gainerako alderdi guztiek benetan erabaki
zorrotzagoak jarri nahi badizkitek, ez zeukatek Jaurlaritzaren zain egon
beharrik. Legea berritu, nahi bezain estu jarri eta kito. Baina, benetan
hori egin nahi al ditek? 
               6. Nik erabakitzekotan zein den jarrera  profesionalagoa
eta zein politikoagoa, Kultura Sailaren erabakia ala  Eusko
Legebiltzarrarena (alderdiak guztiak tarteko, batere salbuespenik gabe),
ez nikek batere zalantzarik izango. 

               Amatiño



 
                      _______________________________________________
                      Mezuak bidaltzeko: [email protected]

                      http://www.eibar.org/zerrenda

                      harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

                      _______________________________________________
                      Mezuak bidaltzeko: [email protected] 

                      http://www.eibar.org/zerrenda

                      harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



              _______________________________________________
              Mezuak bidaltzeko: [email protected]

              http://www.eibar.org/zerrenda

              harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
<mailto:[EMAIL PROTECTED]> 





       _______________________________________________
       Mezuak bidaltzeko: [email protected]

        http://www.eibar.org/zerrenda <http://www.eibar.org/zerrenda> 

       harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]




_______________________________________________ 
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
 
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to