Bai, eskerrik asko, Ea orduan...
Alderdiek ez dute azaldu Ondare Legea - ulertzen dudanagatik Praileaitz bezelako ondarea babesteko ahalmena ematen duena - aldatzeko asmorik. Baina bai aurkeztuko den "Ez-Legezko Proposamen" horretan, eta Legebiltzarraren gehiengoak onartzen badu (edo ez da behar?), Legebiltzarrak Gobernuari dekretua aldatzea eta babes gehiago ematea eskatzen dio edo, hobe esanda, eskatuko dio. Eta Legebiltzarrak horrela eskatuta, eskatzen baldin badio behintzat, Gobernuak agian kasu egingo du eta dekretoa aldatuko due, edo agian ez. Baina "oso txarto" geratuko litzateke edo "oso zatarra" litzateke Legebiltzarraren gehiengo handi batek, tartean gobernu bera sostengatzen duten alderdiek eskatuta, ez badu aldatzen. Eta eskaera berdinean Gobernuak dekretu berria egiten duen bitartean, harrobia geratzea eskatuko da. Eta eskatzen badio, agian onartuko du edo agian ez, etabar, ezta? Galdera, ulertzen dudanez prestatu behar den Ez-Legezko Proposamen hori, Osoko Bilkuran aurkezten da? eskerrik asko Eneko 2007/11/22, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>: > Enekok: > <Babes dekreto berria egiten den bitartean harrobiaren lanak gelditzea > eskatzen da. > > Eztabaida politikoan sartu gabe, ahalik eta objetiboen: > 1. Indarrean dugun sisteman (Montesquieu, XVIII?), hiru botereen banaketa > (gobernua, parlamentua eta justizia) kontu jakin samarra da eta, nik > dakidanez, baita dezente onartua ere. > 2. Ondare Legea Eusko Legebiltzarrari dagokio. Eta indarrean dagoen legearen > araberako Babes Dekretua Eusko Jaurlaritzari. Dirudienez, dagoeneko > bakoitzak berea egin du. > 3. Baina Legebiltzarrak ezin du Babes Dekreturik egin, ez aldatu, ez > aldarazi. Bere esku dagoena zera da Ondare Legea aldatu. Eta Lege berriaren > arabera, Jaurlaritzak Dekretua aldatu. Bitartean... > > Amatiño > > ------------------------------- > > PSE, EHAK eta Aralarrek aurkeztuta, eta EAk eta PPren alde eginez, > Praileaitzen Lagunak (Mutriku Natur Taldea eta Praileaitz SOS > ordezkapenarekin) eta Aranzadi Zientzia Elkarteak aurkeztutako eskaera, hau > da, Praileaitzen inguruko harrobiaren inguruko proposamena berrikustea, > ingurua orain baino gehiago babestuz, onartu da Legebiltzarreko Kultura > batzordean. > > Babes dekreto berria egiten den bitartean harrobiaren lanak gelditzea > eskatzen da. > > Info gehiago: > Garan: http://tinyurl.com/29kxqc > Berrian; http://tinyurl.com/26o6eh > > Uste dut gero proposamenak alderdien artean hitz egin, negoziatu, > transakzionatu eta abar egiten direla. Beraz askenean auskalo, baina > momentuz proposamena hor dago. > > eneko > _______________________________________________ > Mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > _______________________________________________ > Mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > -- Eneko Astigarraga CodeSyntax Azitaingo Industrialdea 3 K E-20600-EIBAR Tel: +34 943 82 17 80 _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
