Amatiñorekin komentatua Eibar.org-eko afari horretan, eta baita gaur bere 
blogean azaldua, 
http://eibar.org/blogak/amatino/archive/2008/01/08/distantzia-motzeko-haurrak

Pirritx eta Porrotxen panpinak, etiketa kuriosoarekin datozela: "Euskal Herrian 
diseinatua, Txinan egina."

Olentzerok ekarri zizkion horiek Lili alabari. Erregeek gehiago ekarri diote, 
California modeloko bizikleta arrosa bat, BH markakoa. Ikusi eta, kontxo! 
Eibarko marka! Beistegui Hermanos, BH! Bai, baina bila ibilita (ez du hain 
etiketa garbia panpinek bezala), topatu nion jatorria: Made in Cambodia.

BH izan zen nire aitaren lehen lanpostuetako bat. 1940ko hamarkadan, bizikletak 
ez baina bonbak egiten zituen orduan. Merkatu handia zuen produktu hark orduan. 
Gaur egunean ere bai, seguru aski.

Lantegi zaharra Eibarren dago oraindik, BH letrerua daukala paretean, hemen: 
http://www.tagzania.com/item/69396 . Neure aitaren logelatik ikusten da.

Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to