> <BH izan zen nire aitaren lehen lanpostuetako bat. 1940ko hamarkadan, > bizikletak ez baina bonbak egiten zituen orduan.
Eta aurrerago pistolak: http://www.jaegerplatoon.net/pist_M19.jpg > Guri, anai-arreboi, bizikleta erosi zigutenean, ume guztiek Eibarren > egindako bizikletak geneuzkan: Orbea, GAC, Abelux edo BH. Eta Torrot eta Zeus, eta egongo zen besteren bat. Aurrekoak bezala, ordurako Eibartik alde eginda. Nik BH neukan, kanbio eta frenoak Triplex, silina Ges eta katea Iris, denak Eibarko fabriketan eginak. Lau pinoi eta bi plato, ondo zegoen, baina lehengusu batek Zeus bat zeukan, hobea, aluminozkoa, hura laga zidan eta haretxekin joan nintzen Bretainaraino, Lorient-eko festibaleraino. Egia esan kasualitatez bukatu genuen Lorient-en, pedalekin ezin gehiago eta giroa zegoenez eta kanpina doan, bertan geratu ginen! Onak ziren Zeus-ak, ia-ia bakarrik igotzen zituzten aldapak, ikusi bestela: http://www.yellowjersey.org/zeusback.jpg :-) Oker ez banago, gero Orbeak hartu zuen Zeus. Eneko > > Guk GAC, gure aitak bertan egin zuelako lan, regulazio espediente famatu > haietako batek kalera bidali zuen arte, 89-90 urte ingurua izango zen. > Lehenengo Txontan egon zen tallerra, telatuan ura zeukaten horietako taller > ilun bat, aitak bertatik koloretako arrainak ekartzen zizkigun noizean > behin. > Gero Abadiñora joan ziren, 1974 inguruan, poligono moderno bateko taller > moderno batera. > Aitak lan egiten zuen garaian, azkenengoan edo, kontatzen zuen nola > bizikleten koadroak Taiwanetik eginda ekartzen zituzten. > > Elena > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
