Luistxok: <BH izan zen nire aitaren lehen lanpostuetako bat. 1940ko hamarkadan, bizikletak ez baina bonbak egiten zituen orduan. Merkatu handia zuen produktu hark orduan. Gaur egunean ere bai, seguru aski.
"BH, la que se pincha al primer bache". Nahiz eta umeen artean hori esaten genuen, bizikleta onak ziren BHak. Guri, anai-arreboi, bizikleta erosi zigutenean, ume guztiek Eibarren egindako bizikletak geneuzkan: Orbea, GAC, Abelux edo BH. Guk GAC, gure aitak bertan egin zuelako lan, regulazio espediente famatu haietako batek kalera bidali zuen arte, 89-90 urte ingurua izango zen. Lehenengo Txontan egon zen tallerra, telatuan ura zeukaten horietako taller ilun bat, aitak bertatik koloretako arrainak ekartzen zizkigun noizean behin. Gero Abadiñora joan ziren, 1974 inguruan, poligono moderno bateko taller moderno batera. Aitak lan egiten zuen garaian, azkenengoan edo, kontatzen zuen nola bizikleten koadroak Taiwanetik eginda ekartzen zituzten. Elena _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
