Aupa Amatiño, eta eskerrikasko akordatzeagatik!

Zure mezua ez dut zuzenean jaso eta orain txiripaz konturatu naiz. Batzuetan
posta zerrendako mezu batzuk desagertu egiten dira ziberespazioan eta ez
dira nire postontzira iristen, eta oraingo honekin horixe gertatu da. Baina
dantzarekin lotutako bilaketa batzuk jarrita dauzkat han eta hemen, eta
horietako batek ekarri dit zure mezua, eskerrak, bestela zelako itxura
emango nuen, ez erantzun ez ezer...

Aipatzen duzun Telesforo Aranzadiren artikulu hori nahiko ezaguna da bai.
Bere garaian RIEV aldizkaria errepasatu nuen eta dantzarekin zerikusia zuten
artikuluak fotokopiatu nituen. Gaur egun ez du merezi lan horrek. Iaz 100
urte bete dira RIEV sortu zela, eta hori dela eta Eusko Ikaskuntza aldizkari
guztiak digitalizatu eta pdf formatuan jarri ditu bere webgunean denon
eskura.

RIEV bilduma osoa pdf formatoan:
http://www.eusko-ikaskuntza.org/es/publicaciones/colecciones/riev/

Eta Telesforo Aranzadiren artikulua pdf formatoan hemen:
Acerca de la danza de espadas en Inglaterra
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/07175183.pdf

Cecil Sharp-ek bere gutunean aipatzen duen Inglaterrako ezpata-dantzen
liburua ere badaukat. Bere garaian Aranzadiren artikulua irakurri nuenean
iruditu zitzaidan Telesforok ez zuela asmatu morris dantzen antzeko euskal
dantzak identifikatzerakoan. Hurbil ibili zen, baina ziur aski, gai horri
buruz zituen ezagutzak gehiago izango ziren irakurketek eskainiak zuzenean
ikusitako dantzek baino. Izan ere, Durangaldeko ezpata-dantzari buruzko
materiala bidali zion, baina horren ordez Xemeingo ezpata-dantza edo
Legazpikoa hartu izan balitu Ingalaterrako ezpata-dantzekin duten
antzekotasunek zur eta lur utziko zuten. Baina bi horien inguruan ez da ia
ezer idatzi XX. mende bukaera arte eta bertara ikustera joan ezean ez zegoen
horretaz konturatzerik...

Portzierto, maiatzean Ingalaterrara goaz Eibarko dantzariak, hain zuzen ere
ezpata-dantzen nazioarteko jaialdi batera. York-en ospatuko da 5. Sword
Spectacular jaialdia, eta bertan, Europa eta Ameriketako (Ingalaterra,
Eskozia, Flandria, Italia, Alemania, Estatu  Batuak...) 60 ezpata-dantza
talde bilduko gara. Guk Arrateko ezpata-dantza egingo dugu bertan.

Eskerrikasko,
oier.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to