Zenbait folklore ikertzailek gai honi buruz hitzegiterakoan hain zuzen ere zuk idatzi duzun "Europaren oinarri bateratua" kontzeptua aipatu ohi dute, "fondo comun europeo" esaten diote gazteleraz.
Europako ezpata-dantzen antzekotasunak ikusteko adibideak nahi badituzu esan eta bidaliko dizkizut batzuk. oier. On Fri, Feb 15, 2008 at 9:44 AM, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > Laburbilduz, neri Europaren oinarri bateratuak interesatzen jatazak: > Europar kultura. Ni Madriletik bueltan Loiun lurrartzen dotenian, "etxian" > sumatzen juat nere burua, nahiz-eta Loiun sekula egon ez. Eta Ameriketatik > bueltan Frankfurten lurrartzen bajuat, beste horrenbeste, alemanez tutik > aittu ez arren. Hor badaok zeozer. Eta ez dok oraintsukoa, > aspaldi-aspaldikoa baino, ezpata-dantzaren zein herri-kantagintzaren > aztarrenak lekuko. Horixe interesatzen jatak. > > Jarraituko juagu. > > Eskerrik asko. > > Amatiño > > Oharra: Hik joalieri buruz jarritako adibidia guztiz aproposa dok. Orain > 25 urte inguru egon nitzuan Sardinian eta ziharo harritu najinduan > mendialdeko giruak. Itsasbaztar guztiko hondartza ingurua zihatz > mediterranioarra dok eta, ostera, mendikaldera joezkero, Euskal Herri eza > emoten jok. Eta han, bat-batian, Iturengo zanpantzarra... akojonantia. > > ----------------------------------------- > > Asko interesatzen zaidan gaia da eta ezagutzen doten neurrian laguntzeko > prest. Corrsin-en liburua be etxean daukat eta nahi badozu utziko dizut. > Hori bai, esan dozun moduak mundu bat dago hemen eta zerbait aurreratuko > nizuke, baina ez dakit nondik hasi, zehatz-mehatz zer interesatzen zaizun > jakin gabe. > Senitartekotasuna diozu. Nik dakidala ez dago lotura zuzenik frogatuta. > Dagoena da antzekotasunen identifikazio bat. Eta tokian-tokiko > historiografia eta datak aintzat hartuta genero hau nondik nora hedatu ote > zen ulertzeko ahaleginak. Baina azalpen garbirik ez. > > Folklorean horrelako kontuak nahiko arruntak dira. Esan nahi dut bi > jokabide motak elkarbizi ohi dutela alor honetan, nahiz eta batek itzala > egin ohi dion besteari. Jokabide nagusiak kultura bakoitzeko elementu > bereizgarriak nabarmentzeko eta horietan oinarrituta gure sinbolo > identitarioak sortzeko joera izaten du. Horrekin batera badago jarrera bat > justo kontrakoa egiten duena, alegia, kultura desberdinetan osagai komunak > bilatzen ditu. Lehenengoa jarrera politikoa da maiz, eta bigarrena > akademikoa. Nahiko ilun azaldu dut hau eta adibide bat jarriko dut hobeto > ulertzeko: joaldunak. > > Azken aldian ezker abertzaleak asko erabili ditu joaldunak sinbolo bezala. > Manifestazio handietan presente izaten dira bidea irekitzen, eta azken > hilabeetako kanpainaren sinboloa izan dira: > http://www.eae-anv.org/2/materiala/kartelak.jpg > > Horrelako irudi bat hautatzen denean sinbolo bezala pentsatzekoa da > euskaldunon ezaugarri bereizgarri den neurrian hautatu dela. Noski, ontzat > ematen dugu joaldunak euskaldunak direla. Baina folklore konparatuak esaten > digu joalduna inauterietako arketipo europar baten euskal aldaera baino ez > dela. Grafikoki hau ondo ulertzeko ikusi hau: > > http://www.dantzan.com/albisteak/joaldunak-eta-abar > > Ezpata-dantzarekin beste horrenbeste gertatzen da. Ezpata-dantzaria euskal > nortasunaren sinbolotzat erabili zen maiz XX. mendean, baina ezpata-dantza > dantza genero bat da, Europako hainbat lurraldetan nahiko zabaldua dagoena. > > Uste dot ezer argitu baino gehiago nahasten ari naizela, beraz, zerbait > jakin nahi baduzu hobe duzu zehatz galdetzea ze bestela nobela bat idatziko > dut eta ez dizut ezer erantzungo... > > oier. > > > On Thu, Feb 14, 2008 at 7:35 PM, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > > > Bapo. Hor mundu bat daok... Sartu bihar nok, alderdi > etnografikotik batez be. Euren senitartekotasuna eta holako kontuak. > Iradokizunak jasotzeko gertu naukak. > > Amatiño > > > > > > Amatiñok: > > > Bai, bai. Baina hor, Dunkerque, Antwerpen, Ruiloba eta Euskal > Herria, lau kontatzen jittuat. Ingalaterran biltzekoak ei zarien 60 > arte... > > Ni herri, nazio, edo folklore ezberdinetako taldieaz najeuan > pentsatzen, ez herri bereko 60 taldieaz. > > Bai, Eibarrera asteburu batian ekartzeko gertuenekuen bila jo > genduan. > Horrez gain antzeko moldeko ezpata-dantzak daoz Italian, Alemanian, > Austria, Eslobakian, Txekian eta Kroazian eta abar... Europako > ezpata-dantzan aztertu dituan Stephen D. Corrsin-ek badaka liburu > bat > "Sword Dancing in Europe" izenekua, eta bertako indizean ikusi > leike > zein lurralde hartzen dituen gutxi gora behera: > > http://www.sqpress.com/sdetoc.html > > Oso liburu interesantia da, baina euskal ezpata-dantzei buruz > ematen > dituen datuak ez dira oso zehatzak eta horrek zalantzak sortu > zizkidan, > ze nik atzerrikoak ez ditut gehiegi ezagutzen, eta berataz fido > behar, > baina hemengoekin duen zorroztasun bera izan badu kanpokoekin > asunto > txarra... > > oier. > > I.O. Hau misteriua. Gaur eibartarrak zerrendan trukau diran > zientoka > mezu jaso ditut, baina zuzenean niri zuzendutakorik batere ez. > Amatiñon > azken hau ere gmane ikusi dut... > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: > [EMAIL PROTECTED] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: > [EMAIL PROTECTED] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
