Bapo, hi: Ez najekixan RIEV pdfian zeguanik. Ezta horrenbeste ezpatadantzarik izan leikianik be. Ondo ibili. Amatiño
________________________________ De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de Oier Araolaza Enviado el: jue 14/02/2008 8:46 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Ezpata-dantza Aupa Amatiño, eta eskerrikasko akordatzeagatik! Zure mezua ez dut zuzenean jaso eta orain txiripaz konturatu naiz. Batzuetan posta zerrendako mezu batzuk desagertu egiten dira ziberespazioan eta ez dira nire postontzira iristen, eta oraingo honekin horixe gertatu da. Baina dantzarekin lotutako bilaketa batzuk jarrita dauzkat han eta hemen, eta horietako batek ekarri dit zure mezua, eskerrak, bestela zelako itxura emango nuen, ez erantzun ez ezer... Aipatzen duzun Telesforo Aranzadiren artikulu hori nahiko ezaguna da bai. Bere garaian RIEV aldizkaria errepasatu nuen eta dantzarekin zerikusia zuten artikuluak fotokopiatu nituen. Gaur egun ez du merezi lan horrek. Iaz 100 urte bete dira RIEV sortu zela, eta hori dela eta Eusko Ikaskuntza aldizkari guztiak digitalizatu eta pdf formatuan jarri ditu bere webgunean denon eskura. RIEV bilduma osoa pdf formatoan: http://www.eusko-ikaskuntza.org/es/publicaciones/colecciones/riev/ Eta Telesforo Aranzadiren artikulua pdf formatoan hemen: Acerca de la danza de espadas en Inglaterra http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/07175183.pdf Cecil Sharp-ek bere gutunean aipatzen duen Inglaterrako ezpata-dantzen liburua ere badaukat. Bere garaian Aranzadiren artikulua irakurri nuenean iruditu zitzaidan Telesforok ez zuela asmatu morris dantzen antzeko euskal dantzak identifikatzerakoan. Hurbil ibili zen, baina ziur aski, gai horri buruz zituen ezagutzak gehiago izango ziren irakurketek eskainiak zuzenean ikusitako dantzek baino. Izan ere, Durangaldeko ezpata-dantzari buruzko materiala bidali zion, baina horren ordez Xemeingo ezpata-dantza edo Legazpikoa hartu izan balitu Ingalaterrako ezpata-dantzekin duten antzekotasunek zur eta lur utziko zuten. Baina bi horien inguruan ez da ia ezer idatzi XX. mende bukaera arte eta bertara ikustera joan ezean ez zegoen horretaz konturatzerik... Portzierto, maiatzean Ingalaterrara goaz Eibarko dantzariak, hain zuzen ere ezpata-dantzen nazioarteko jaialdi batera. York-en ospatuko da 5. Sword Spectacular jaialdia, eta bertan, Europa eta Ameriketako (Ingalaterra, Eskozia, Flandria, Italia, Alemania, Estatu Batuak...) 60 ezpata-dantza talde bilduko gara. Guk Arrateko ezpata-dantza egingo dugu bertan. Eskerrikasko, oier.
<<winmail.dat>>
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
