Asko interesatzen zaidan gaia da eta ezagutzen doten neurrian laguntzeko
prest. Corrsin-en liburua be etxean daukat eta nahi badozu utziko dizut.
Hori bai, esan dozun moduak mundu bat dago hemen eta zerbait aurreratuko
nizuke, baina ez dakit nondik hasi, zehatz-mehatz zer interesatzen zaizun
jakin gabe.
Senitartekotasuna diozu. Nik dakidala ez dago lotura zuzenik frogatuta.
Dagoena da antzekotasunen identifikazio bat. Eta tokian-tokiko
historiografia eta datak aintzat hartuta genero hau nondik nora hedatu ote
zen ulertzeko ahaleginak. Baina azalpen garbirik ez.

Folklorean horrelako kontuak nahiko arruntak dira. Esan nahi dut bi jokabide
motak elkarbizi ohi dutela alor honetan, nahiz eta batek itzala egin ohi
dion besteari. Jokabide nagusiak kultura bakoitzeko elementu bereizgarriak
nabarmentzeko eta horietan oinarrituta gure sinbolo identitarioak sortzeko
joera izaten du. Horrekin batera badago jarrera bat justo kontrakoa egiten
duena, alegia, kultura desberdinetan osagai komunak bilatzen ditu.
Lehenengoa jarrera politikoa da maiz, eta bigarrena akademikoa. Nahiko ilun
azaldu dut hau eta adibide bat jarriko dut hobeto ulertzeko: joaldunak.

Azken aldian ezker abertzaleak asko erabili ditu joaldunak sinbolo bezala.
Manifestazio handietan presente izaten dira bidea irekitzen, eta azken
hilabeetako kanpainaren sinboloa izan dira:
http://www.eae-anv.org/2/materiala/kartelak.jpg

Horrelako irudi bat hautatzen denean sinbolo bezala pentsatzekoa da
euskaldunon ezaugarri bereizgarri den neurrian hautatu dela. Noski, ontzat
ematen dugu joaldunak euskaldunak direla. Baina folklore konparatuak esaten
digu joalduna inauterietako arketipo europar baten euskal aldaera baino ez
dela. Grafikoki hau ondo ulertzeko ikusi hau:

http://www.dantzan.com/albisteak/joaldunak-eta-abar

Ezpata-dantzarekin beste horrenbeste gertatzen da. Ezpata-dantzaria euskal
nortasunaren sinbolotzat erabili zen maiz XX. mendean, baina ezpata-dantza
dantza genero bat da, Europako hainbat lurraldetan nahiko zabaldua dagoena.

Uste dot ezer argitu baino gehiago nahasten ari naizela, beraz, zerbait
jakin nahi baduzu hobe duzu zehatz galdetzea ze bestela nobela bat idatziko
dut eta ez dizut ezer erantzungo...

oier.

On Thu, Feb 14, 2008 at 7:35 PM, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:

> Bapo. Hor mundu bat daok...  Sartu bihar nok, alderdi etnografikotik batez
> be. Euren senitartekotasuna eta holako kontuak. Iradokizunak jasotzeko gertu
> naukak.
>
> Amatiño
>
>
>
>
> Amatiñok:
>
>  > Bai, bai. Baina hor, Dunkerque, Antwerpen, Ruiloba  eta Euskal
> Herria, lau kontatzen jittuat. Ingalaterran biltzekoak ei zarien 60
> arte...
> >  Ni herri, nazio, edo folklore ezberdinetako taldieaz najeuan
> pentsatzen, ez herri bereko 60 taldieaz.
>
> Bai, Eibarrera asteburu batian ekartzeko gertuenekuen bila jo genduan.
> Horrez gain antzeko moldeko ezpata-dantzak daoz Italian, Alemanian,
> Austria, Eslobakian, Txekian eta Kroazian eta abar... Europako
> ezpata-dantzan aztertu dituan Stephen D. Corrsin-ek badaka liburu bat
> "Sword Dancing in Europe" izenekua, eta bertako indizean ikusi leike
> zein lurralde hartzen dituen gutxi gora behera:
>
> http://www.sqpress.com/sdetoc.html
>
> Oso liburu interesantia da, baina euskal ezpata-dantzei buruz ematen
> dituen datuak ez dira oso zehatzak eta horrek zalantzak sortu zizkidan,
> ze nik atzerrikoak ez ditut gehiegi ezagutzen, eta berataz fido behar,
> baina hemengoekin duen zorroztasun bera izan badu kanpokoekin asunto
> txarra...
>
> oier.
>
> I.O. Hau misteriua. Gaur eibartarrak zerrendan trukau diran zientoka
> mezu jaso ditut, baina zuzenean niri zuzendutakorik batere ez. Amatiñon
> azken hau ere gmane ikusi dut...
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to