Laburbilduz, neri Europaren oinarri bateratuak interesatzen jatazak: Europar kultura. Ni Madriletik bueltan Loiun lurrartzen dotenian, "etxian" sumatzen juat nere burua, nahiz-eta Loiun sekula egon ez. Eta Ameriketatik bueltan Frankfurten lurrartzen bajuat, beste horrenbeste, alemanez tutik aittu ez arren. Hor badaok zeozer. Eta ez dok oraintsukoa, aspaldi-aspaldikoa baino, ezpata-dantzaren zein herri-kantagintzaren aztarrenak lekuko. Horixe interesatzen jatak. Jarraituko juagu. Eskerrik asko. Amatiño Oharra: Hik joalieri buruz jarritako adibidia guztiz aproposa dok. Orain 25 urte inguru egon nitzuan Sardinian eta ziharo harritu najinduan mendialdeko giruak. Itsasbaztar guztiko hondartza ingurua zihatz mediterranioarra dok eta, ostera, mendikaldera joezkero, Euskal Herri eza emoten jok. Eta han, bat-batian, Iturengo zanpantzarra... akojonantia.
----------------------------------------- Asko interesatzen zaidan gaia da eta ezagutzen doten neurrian laguntzeko prest. Corrsin-en liburua be etxean daukat eta nahi badozu utziko dizut. Hori bai, esan dozun moduak mundu bat dago hemen eta zerbait aurreratuko nizuke, baina ez dakit nondik hasi, zehatz-mehatz zer interesatzen zaizun jakin gabe. Senitartekotasuna diozu. Nik dakidala ez dago lotura zuzenik frogatuta. Dagoena da antzekotasunen identifikazio bat. Eta tokian-tokiko historiografia eta datak aintzat hartuta genero hau nondik nora hedatu ote zen ulertzeko ahaleginak. Baina azalpen garbirik ez. Folklorean horrelako kontuak nahiko arruntak dira. Esan nahi dut bi jokabide motak elkarbizi ohi dutela alor honetan, nahiz eta batek itzala egin ohi dion besteari. Jokabide nagusiak kultura bakoitzeko elementu bereizgarriak nabarmentzeko eta horietan oinarrituta gure sinbolo identitarioak sortzeko joera izaten du. Horrekin batera badago jarrera bat justo kontrakoa egiten duena, alegia, kultura desberdinetan osagai komunak bilatzen ditu. Lehenengoa jarrera politikoa da maiz, eta bigarrena akademikoa. Nahiko ilun azaldu dut hau eta adibide bat jarriko dut hobeto ulertzeko: joaldunak. Azken aldian ezker abertzaleak asko erabili ditu joaldunak sinbolo bezala. Manifestazio handietan presente izaten dira bidea irekitzen, eta azken hilabeetako kanpainaren sinboloa izan dira: http://www.eae-anv.org/2/materiala/kartelak.jpg Horrelako irudi bat hautatzen denean sinbolo bezala pentsatzekoa da euskaldunon ezaugarri bereizgarri den neurrian hautatu dela. Noski, ontzat ematen dugu joaldunak euskaldunak direla. Baina folklore konparatuak esaten digu joalduna inauterietako arketipo europar baten euskal aldaera baino ez dela. Grafikoki hau ondo ulertzeko ikusi hau: http://www.dantzan.com/albisteak/joaldunak-eta-abar Ezpata-dantzarekin beste horrenbeste gertatzen da. Ezpata-dantzaria euskal nortasunaren sinbolotzat erabili zen maiz XX. mendean, baina ezpata-dantza dantza genero bat da, Europako hainbat lurraldetan nahiko zabaldua dagoena. Uste dot ezer argitu baino gehiago nahasten ari naizela, beraz, zerbait jakin nahi baduzu hobe duzu zehatz galdetzea ze bestela nobela bat idatziko dut eta ez dizut ezer erantzungo... oier. On Thu, Feb 14, 2008 at 7:35 PM, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote: Bapo. Hor mundu bat daok... Sartu bihar nok, alderdi etnografikotik batez be. Euren senitartekotasuna eta holako kontuak. Iradokizunak jasotzeko gertu naukak. Amatiño Amatiñok: > Bai, bai. Baina hor, Dunkerque, Antwerpen, Ruiloba eta Euskal Herria, lau kontatzen jittuat. Ingalaterran biltzekoak ei zarien 60 arte... > Ni herri, nazio, edo folklore ezberdinetako taldieaz najeuan pentsatzen, ez herri bereko 60 taldieaz. Bai, Eibarrera asteburu batian ekartzeko gertuenekuen bila jo genduan. Horrez gain antzeko moldeko ezpata-dantzak daoz Italian, Alemanian, Austria, Eslobakian, Txekian eta Kroazian eta abar... Europako ezpata-dantzan aztertu dituan Stephen D. Corrsin-ek badaka liburu bat "Sword Dancing in Europe" izenekua, eta bertako indizean ikusi leike zein lurralde hartzen dituen gutxi gora behera: http://www.sqpress.com/sdetoc.html Oso liburu interesantia da, baina euskal ezpata-dantzei buruz ematen dituen datuak ez dira oso zehatzak eta horrek zalantzak sortu zizkidan, ze nik atzerrikoak ez ditut gehiegi ezagutzen, eta berataz fido behar, baina hemengoekin duen zorroztasun bera izan badu kanpokoekin asunto txarra... oier. I.O. Hau misteriua. Gaur eibartarrak zerrendan trukau diran zientoka mezu jaso ditut, baina zuzenean niri zuzendutakorik batere ez. Amatiñon azken hau ere gmane ikusi dut... _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
<<winmail.dat>>
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
