Eleziñuak pasatu eta gero:

    x Honetan asmatu edo egin neban:
    
        1. "Tristia Euskal Herrixan nork aginduko daben ikusteko Espainian zer 
gertatuko den ikusi behar".
            -bai.
        
        3. "Garbi dago Pp ta Psoea bat eginda ibili dirala bestiak ezeztatzeko. 
Bata bestian kontra jarduteko plantak egitten benetan hirugarrenen kontra 
jardun dabe".
            -bai. 

        "Baina... funtzionatuko detse? Izquierda Unida izan zeikean kaltetu 
nagusia, baina... hain erraz irentsiko dabe amua alderdi horren jarraitzaileak? 
Galtzea gustatzen jatanez, nire apustua: ezetz, Izquierda Unida behintzat 
mantendu egingo dala, nabarmenegixak izan diralako".
        - Mantendu edo egin dala uste dot, zenbat zakan lehen?, Gutxi atera ei 
dau (3), baina lehen be holaxe zebilen, ez?

        4. "Eta beste alderdixak zer? Ba desapareziduta".
        - Ba horixe.

         "Ez dakitt zer egingo daben, baina mantendu edo igo egitten badira 
frogatuta geldittuko da -onerako- hauteskunde kanpainak ez dabela ezertarako 
balio, eta benetan balio dabena urtetako biharra dala".
        - Ondo. Eleziñuak bai balio dabe.

        "Horregatik, besteak beste, eleziño ostian datu hau begiratuko dot: ia 
Pp eta Psoe gehituta lehen baino emaitza hobiak edo txarraguak atera daben".
        - Hobiak, biok biotara eta hirugarren kaltetan. Hurrengo baterako 
"hirugarrenak" asmatuko dabe moduren bat pp-psoe bikoteari aurre egiteko??

            5. "Kanpaina, euren kanpaina, eittea lortu daben bakarrak Psoe eta 
Pp izan dira, gero euren onerako edo euren kalterako egin daben... bixamonian 
ikusiko dogu"
        - Bixamonian ez, egun berian. Bixon onerako izan da.


        x Honetan ezin jakin:

         2. "Psoeak giroa berotu gura ei zeban, partizipaziñua altxatzeko, eta 
Ppk nahixago omen zeban partizipaziñua jeistea. Hala bada, nire ustez, Ppk 
irabazi. Bape berotasunik ez dot igartzen nik elekziño horren kontura. Nire 
posturia: oin dala lau urtekuak baino parte hartze dexente txikixagua".
        
        Ezin jakin, baina dudarik e.t.a. zikinak psoeren aldeko partizipazinua 
berotu dabela?
        Eta e.t.a.k badaki, edo pentsatzen dau -kapazak badira-, bere ekintzen 
ondorixua zein izango dan?

        it

  ----- Original Message ----- 
  From: Imanol Trebiño 
  To: Eibartarrak Posta Zerrenda 
  Sent: Thursday, March 06, 2008 11:28 PM
  Subject: [eibar] Domekako eleziñuen gainean


  Domekako eleziñuen gainean:

      1. Tristia Euskal Herrixan nork aginduko daben ikusteko Espainian zer 
gertatuko den ikusi behar.

      2. Psoeak giroa berotu gura ei zeban, partizipaziñua altxatzeko, eta Ppk 
nahixago omen zeban partizipaziñua jeistea. Hala bada, nire ustez, Ppk irabazi. 
Bape berotasunik ez dot igartzen nik elekziño horren kontura. Nire posturia: 
oin dala lau urtekuak baino parte hartze dexente txikixagua.

      3. Garbi dago Pp ta Psoea bat eginda ibili dirala bestiak ezeztatzeko. 
Bata bestian kontra jarduteko plantak egitten benetan hirugarrenen kontra 
jardun dabe. Baina... funtzionatuko detse? Izquierda Unida izan zeikean kaltetu 
nagusia, baina... hain erraz irentsiko dabe amua alderdi horren jarraitzaileak? 
Galtzea gustatzen jatanez, nire apustua: ezetz, Izquierda Unida behintzat 
mantendu egingo dala, nabarmenegixak izan diralako.

      4. Eta beste alderdixak zer? Ba desapareziduta. Ez dakitt zer egingo 
daben, baina mantendu edo igo egitten badira frogatuta geldittuko da -onerako- 
hauteskunde kanpainak ez dabela ezertarako balio, eta benetan balio dabena 
urtetako biharra dala. Horregatik, besteak beste, eleziño ostian datu hau 
begiratuko dot: ia Pp eta Psoe gehituta lehen baino emaitza hobiak edo 
txarraguak atera daben.

      5. Kanpaina, euren kanpaina, eittea lortu daben bakarrak Psoe eta Pp izan 
dira, gero euren onerako edo euren kalterako egin daben... bixamonian ikusiko 
dogu.

      6. Eta galdera nausia: irabazi, nork irabaziko dau? Ba ideiarik bez, 
baina, faboritoa izan arren, nire ustez Psoea ez zan lasai egon behar.

      Astelehenian ikusiko dot nire burutaziñuak zuzenak izan diran.

      it



------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to