Eleziñuak gerturatzen zihoazela, batzuk alderdi abertzaleak eta EB 
elkarrekin juteko proposatu zeben, eta hor pentsatzen edo egon ziran.

    Baina EAJ izan zan lelena ezetz esaten. Hor agertu zan Ortuzar erridikulua 
egitten: "ez gara elkarrekin jungo fronte itxura ez emoteko". Iñurriak (7-8 
diputatu lortu zeikiana) elefanteekin burrukatu behar (160 x 2 diputatu 
inguru), eta indarrak elkartu beharrean, nahixago dau inurriekin batera ez jun 
eta bakarrik jardun, elefantiak ez daixa/en pentsatu inurrixok fronte bat 
osatuko daben. Burua obatzeko.

    Gero EAren txanda etorri zan. Elkarrekin bai gura zebela baina EAJ tartean 
ez bazeuan ez zakala zentzurik. Ein!!!!!??? Inurri hau, bestia baina dexente 
txikixagua izanik, zera esan zeban: "Ez!!! nik bakar-bakarrik! Ez dot inoren 
laguntzarik behar!!"

    Orduantxe edo entzun genduan EBaren orakuloa: "Bakarrik juatea pentsatu 
dogu, Espainiako IUarekin talde parlamentario propia izan gura dogulako". 
IUrekin... zeeer????

    Azkenian, labur esanda:

    - psoe eta pp elkarren kontrako plantak egitten dabe bixon mesederako. 
Bixok irabazi.

    - eta bitartean EAJ, tontakerixak esanez, EAren kontra jardun zeban, EAren 
zoritxarra desiatzen. EAk berak be berdin Aralarren kontra. EBak batek daki ze 
izango zeban buruan. Herrigintza? bai zera!, alderdikeri lotsagarrixa. Danak 
galdu. Eta gero zergatik galdu daben argitzeko arrazoi esoterikoak azalduz.

    Naparruan eta Ipar Euskal Herrixan elkarturik jun eta emaitza onak lortu. 
EKAn EAJ-EA-Aralar-EB-Batasuna, denak aparte, bakoitza bere arrazoirengattik, 
kaka bat egin, eta bestiak baino azkarraguak dirala eritzi. Argixak gero. 
Dudarik dago abertzale asko ez dala zehatz-mehatz alderdi batekua eta 
elkarturik ikusi nahi dittuela?

    Amen.
        it




  ----- Original Message ----- 
  From: Imanol Trebiño 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Sunday, March 09, 2008 11:27 PM
  Subject: Re: [eibar] Domekako eleziñuen gainean


      Eleziñuak pasatu eta gero:

      x Honetan asmatu edo egin neban:
      
          1. "Tristia Euskal Herrixan nork aginduko daben ikusteko Espainian 
zer gertatuko den ikusi behar".
              -bai.
          
          3. "Garbi dago Pp ta Psoea bat eginda ibili dirala bestiak 
ezeztatzeko. Bata bestian kontra jarduteko plantak egitten benetan hirugarrenen 
kontra jardun dabe".
              -bai. 

          "Baina... funtzionatuko detse? Izquierda Unida izan zeikean kaltetu 
nagusia, baina... hain erraz irentsiko dabe amua alderdi horren jarraitzaileak? 
Galtzea gustatzen jatanez, nire apustua: ezetz, Izquierda Unida behintzat 
mantendu egingo dala, nabarmenegixak izan diralako".
          - Mantendu edo egin dala uste dot, zenbat zakan lehen?, Gutxi atera 
ei dau (3), baina lehen be holaxe zebilen, ez?

          4. "Eta beste alderdixak zer? Ba desapareziduta".
          - Ba horixe.

           "Ez dakitt zer egingo daben, baina mantendu edo igo egitten badira 
frogatuta geldittuko da -onerako- hauteskunde kanpainak ez dabela ezertarako 
balio, eta benetan balio dabena urtetako biharra dala".
          - Ondo. Eleziñuak bai balio dabe.

          "Horregatik, besteak beste, eleziño ostian datu hau begiratuko dot: 
ia Pp eta Psoe gehituta lehen baino emaitza hobiak edo txarraguak atera daben".
          - Hobiak, biok biotara eta hirugarren kaltetan. Hurrengo baterako 
"hirugarrenak" asmatuko dabe moduren bat pp-psoe bikoteari aurre egiteko??

              5. "Kanpaina, euren kanpaina, eittea lortu daben bakarrak Psoe 
eta Pp izan dira, gero euren onerako edo euren kalterako egin daben... 
bixamonian ikusiko dogu"
          - Bixamonian ez, egun berian. Bixon onerako izan da.


          x Honetan ezin jakin:

           2. "Psoeak giroa berotu gura ei zeban, partizipaziñua altxatzeko, 
eta Ppk nahixago omen zeban partizipaziñua jeistea. Hala bada, nire ustez, Ppk 
irabazi. Bape berotasunik ez dot igartzen nik elekziño horren kontura. Nire 
posturia: oin dala lau urtekuak baino parte hartze dexente txikixagua".
          
          Ezin jakin, baina dudarik e.t.a. zikinak psoeren aldeko 
partizipazinua berotu dabela?
          Eta e.t.a.k badaki, edo pentsatzen dau -kapazak badira-, bere 
ekintzen ondorixua zein izango dan?

          it

    ----- Original Message ----- 
    From: Imanol Trebiño 
    To: Eibartarrak Posta Zerrenda 
    Sent: Thursday, March 06, 2008 11:28 PM
    Subject: [eibar] Domekako eleziñuen gainean


    Domekako eleziñuen gainean:

        1. Tristia Euskal Herrixan nork aginduko daben ikusteko Espainian zer 
gertatuko den ikusi behar.

        2. Psoeak giroa berotu gura ei zeban, partizipaziñua altxatzeko, eta 
Ppk nahixago omen zeban partizipaziñua jeistea. Hala bada, nire ustez, Ppk 
irabazi. Bape berotasunik ez dot igartzen nik elekziño horren kontura. Nire 
posturia: oin dala lau urtekuak baino parte hartze dexente txikixagua.

        3. Garbi dago Pp ta Psoea bat eginda ibili dirala bestiak ezeztatzeko. 
Bata bestian kontra jarduteko plantak egitten benetan hirugarrenen kontra 
jardun dabe. Baina... funtzionatuko detse? Izquierda Unida izan zeikean kaltetu 
nagusia, baina... hain erraz irentsiko dabe amua alderdi horren jarraitzaileak? 
Galtzea gustatzen jatanez, nire apustua: ezetz, Izquierda Unida behintzat 
mantendu egingo dala, nabarmenegixak izan diralako.

        4. Eta beste alderdixak zer? Ba desapareziduta. Ez dakitt zer egingo 
daben, baina mantendu edo igo egitten badira frogatuta geldittuko da -onerako- 
hauteskunde kanpainak ez dabela ezertarako balio, eta benetan balio dabena 
urtetako biharra dala. Horregatik, besteak beste, eleziño ostian datu hau 
begiratuko dot: ia Pp eta Psoe gehituta lehen baino emaitza hobiak edo 
txarraguak atera daben.

        5. Kanpaina, euren kanpaina, eittea lortu daben bakarrak Psoe eta Pp 
izan dira, gero euren onerako edo euren kalterako egin daben... bixamonian 
ikusiko dogu.

        6. Eta galdera nausia: irabazi, nork irabaziko dau? Ba ideiarik bez, 
baina, faboritoa izan arren, nire ustez Psoea ez zan lasai egon behar.

        Astelehenian ikusiko dot nire burutaziñuak zuzenak izan diran.

        it



----------------------------------------------------------------------------


    _______________________________________________
    Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
    izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

    Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to