Ez jata gustatzen EAJk hasieratik ezezkua emon izana, baiña lojikua
iruditzen jata. Azken fiñian, denborakin, EAJk bereganatu ahal izango dittu
boto abertzale gehixenak, PSOEk IUrenak bereganatu dittun moduan. Epe-luzera
interesatzen jako.

Eta epe-laburrera bebai. EA eta Aralarrek, nik uste, PSOErekin akordioetara
iristeko pega haundixauak eukiko zittuen EAJk baino, eta azkenian, EAJk
dittun 6 diputauekin baiño errendimendu parlamentario txikixagua lortuko
zeban kualiziñuan 7 juanda baiño, EA eta Aralarren oztopuak dirala-ta.

Nafarruan kasua bestelakua da: ez batak ez bestiak ez dau lortuko
diputaturik, danek batera ez baldin bada. Ba ale, Uxue Barkos joan dadila
eta kitto, baina NaBai da, ez da EAJ. Koaliziñoa EAEn egin ezkero,
PSOErentzat (eta beste askorentzat) "EAJ eta konpainia" dira. Baina EAJk
Nafarroan duen indarra...

Iñundik iñora ulertu ez dotena EA eta Aralar ez batzia izan da. EAk EAJkin
distantzia markatu nahi badau, eta "ezkerreko izatera" jolastu nahi baldin
badau, zegaittik ez alkartu Aralarrekin eta EAJren alternatiba abertzalea
bilakatu? Hor ez dot aurkitzen zein lojikatan jolastu daben. Aralar uste dot
bazegola prest, ezta?

Josu.


On 14/03/2008, Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>
>      Eleziñuak gerturatzen zihoazela, batzuk alderdi abertzaleak eta EB
> elkarrekin juteko proposatu zeben, eta hor pentsatzen edo egon ziran.
>
>     Baina EAJ izan zan lelena ezetz esaten. Hor agertu zan Ortuzar
> erridikulua egitten: "ez gara elkarrekin jungo fronte itxura ez emoteko".
> Iñurriak (7-8 diputatu lortu zeikiana) elefanteekin burrukatu behar (160 x
> 2 diputatu inguru), eta indarrak elkartu beharrean, nahixago dau inurriekin
> batera ez jun eta bakarrik jardun, elefantiak ez daixa/en pentsatu inurrixok
> fronte bat osatuko daben. Burua obatzeko.
>
>     Gero EAren txanda etorri zan. Elkarrekin bai gura zebela baina EAJ
> tartean ez bazeuan ez zakala zentzurik. Ein!!!!!??? Inurri hau, bestia baina
> dexente txikixagua izanik, zera esan zeban: "Ez!!! nik bakar-bakarrik! Ez
> dot inoren laguntzarik behar!!"
>
>     Orduantxe edo entzun genduan EBaren orakuloa: "Bakarrik juatea
> pentsatu dogu, Espainiako IUarekin talde parlamentario propia izan gura
> dogulako". IUrekin... zeeer????
>
>     Azkenian, labur esanda:
>
>     - psoe eta pp elkarren kontrako plantak egitten dabe bixon mesederako.
> Bixok irabazi.
>
>     - eta bitartean EAJ, tontakerixak esanez, EAren kontra jardun zeban,
> EAren zoritxarra desiatzen. EAk berak be berdin Aralarren kontra. EBak batek
> daki ze izango zeban buruan. Herrigintza? bai zera!, alderdikeri
> lotsagarrixa. Danak galdu. Eta gero zergatik galdu daben argitzeko arrazoi
> esoterikoak azalduz.
>
>     Naparruan eta Ipar Euskal Herrixan elkarturik jun eta emaitza onak
> lortu. EKAn EAJ-EA-Aralar-EB-Batasuna, denak aparte, bakoitza bere
> arrazoirengattik, kaka bat egin, eta bestiak baino azkarraguak dirala
> eritzi. Argixak gero. Dudarik dago abertzale asko ez dala zehatz-mehatz
> alderdi batekua eta elkarturik ikusi nahi dittuela?
>
>     Amen.
>         it
>
>
>
>
>
> ----- Original Message -----
> *From:* Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]>
> *To:* Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
> *Sent:* Sunday, March 09, 2008 11:27 PM
> *Subject:* Re: [eibar] Domekako eleziñuen gainean
>
>     Eleziñuak pasatu eta gero:
>
>     x Honetan asmatu edo egin neban:
>
>         1. "Tristia Euskal Herrixan nork aginduko daben ikusteko Espainian
> zer gertatuko den ikusi behar".
>             -bai.
>
>         3. "Garbi dago Pp ta Psoea bat eginda ibili dirala bestiak
> ezeztatzeko. Bata bestian kontra jarduteko plantak egitten benetan
> hirugarrenen kontra jardun dabe".
>             -bai.
>
>         "Baina... funtzionatuko detse? Izquierda Unida izan zeikean
> kaltetu nagusia, baina... hain erraz irentsiko dabe amua alderdi horren
> jarraitzaileak? Galtzea gustatzen jatanez, nire apustua: ezetz, Izquierda
> Unida behintzat mantendu egingo dala, nabarmenegixak izan diralako".
>         - Mantendu edo egin dala uste dot, zenbat zakan lehen?, Gutxi
> atera ei dau (3), baina lehen be holaxe zebilen, ez?
>
>         4. "Eta beste alderdixak zer? Ba desapareziduta".
>         - Ba horixe.
>
>          "Ez dakitt zer egingo daben, baina mantendu edo igo egitten
> badira frogatuta geldittuko da -onerako- hauteskunde kanpainak ez dabela
> ezertarako balio, eta benetan balio dabena urtetako biharra dala".
>         - Ondo. Eleziñuak bai balio dabe.
>
>         "Horregatik, besteak beste, eleziño ostian datu hau begiratuko
> dot: ia Pp eta Psoe gehituta lehen baino emaitza hobiak edo txarraguak atera
> daben".
>         - Hobiak, biok biotara eta hirugarren kaltetan. Hurrengo baterako
> "hirugarrenak" asmatuko dabe moduren bat pp-psoe bikoteari aurre egiteko??
>
>             5. "Kanpaina, euren kanpaina, eittea lortu daben bakarrak Psoe
> eta Pp izan dira, gero euren onerako edo euren kalterako egin daben...
> bixamonian ikusiko dogu"
>         - Bixamonian ez, egun berian. Bixon onerako izan da.
>
>
>         x Honetan ezin jakin:
>
>          2. "Psoeak giroa berotu gura ei zeban, partizipaziñua altxatzeko,
> eta Ppk nahixago omen zeban partizipaziñua jeistea. Hala bada, nire ustez,
> Ppk irabazi. Bape berotasunik ez dot igartzen nik elekziño horren kontura.
> Nire posturia: oin dala lau urtekuak baino parte hartze dexente txikixagua".
>
>         Ezin jakin, baina dudarik e.t.a. zikinak psoeren aldeko
> partizipazinua berotu dabela?
>         Eta e.t.a.k badaki, edo pentsatzen dau -kapazak badira-, bere
> ekintzen ondorixua zein izango dan?
>
>         it
>
>
> ----- Original Message -----
> *From:* Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]>
> *To:* Eibartarrak Posta Zerrenda <[email protected]>
> *Sent:* Thursday, March 06, 2008 11:28 PM
> *Subject:* [eibar] Domekako eleziñuen gainean
>
>  Domekako eleziñuen gainean:
>
>     1. Tristia Euskal Herrixan nork aginduko daben ikusteko Espainian zer
> gertatuko den ikusi behar.
>
>     2. Psoeak giroa berotu gura ei zeban, partizipaziñua altxatzeko, eta
> Ppk nahixago omen zeban partizipaziñua jeistea. Hala bada, nire ustez, Ppk
> irabazi. Bape berotasunik ez dot igartzen nik elekziño horren kontura. Nire
> posturia: oin dala lau urtekuak baino parte hartze dexente txikixagua.
>
>     3. Garbi dago Pp ta Psoea bat eginda ibili dirala bestiak ezeztatzeko.
> Bata bestian kontra jarduteko plantak egitten benetan hirugarrenen kontra
> jardun dabe. Baina... funtzionatuko detse? Izquierda Unida izan zeikean
> kaltetu nagusia, baina... hain erraz irentsiko dabe amua alderdi horren
> jarraitzaileak? Galtzea gustatzen jatanez, nire apustua: ezetz, Izquierda
> Unida behintzat mantendu egingo dala, nabarmenegixak izan diralako.
>
>     4. Eta beste alderdixak zer? Ba desapareziduta. Ez dakitt zer egingo
> daben, baina mantendu edo igo egitten badira frogatuta geldittuko da
> -onerako- hauteskunde kanpainak ez dabela ezertarako balio, eta benetan
> balio dabena urtetako biharra dala. Horregatik, besteak beste, eleziño
> ostian datu hau begiratuko dot: ia Pp eta Psoe gehituta lehen baino emaitza
> hobiak edo txarraguak atera daben.
>
>     5. Kanpaina, euren kanpaina, eittea lortu daben bakarrak Psoe eta Pp
> izan dira, gero euren onerako edo euren kalterako egin daben... bixamonian
> ikusiko dogu.
>
>     6. Eta galdera nausia: irabazi, nork irabaziko dau? Ba ideiarik bez,
> baina, faboritoa izan arren, nire ustez Psoea ez zan lasai egon behar.
>
>     Astelehenian ikusiko dot nire burutaziñuak zuzenak izan diran.
>
>     it
>
> ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>  ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to