Josuk:
>Azken fiñian, denborakin, EAJk bereganatu ahal izango dittu boto abertzale
gehixenak, PSOEk IUrenak bereganatu dittun moduan. Epe-luzera interesatzen jako.
Bai, seguru EAJk logika hori erabili dabela. Eta alderdi guztiak logika
horretan sinisten dabe. Baina nik ez.
Hasteko, PSOEk ez dittu IUren botoak bereganatu. "IUzaliak" botoa IUra
gustora emongo leukie, ezin badabe edo praktikotzat ez badabe jotzen, batzutan
beste bati emongo detse, PSOEri -gogo barik-, edo besterik gabe, abstenziñora
jo. Horrek ezkerra indartzen dau? Ez, alderantziz, makaldu, botoak galtzen
diralako, askotan abstenziñora jotzen dabelako. Horregatik esaten dabe
hainbeste PSOEkuak bere botuak mobilizatu behar dirala. Ez diralako beriak
jodé! Eta beldur edo gertaera berezirik ez badago etxian gelditzen diralako.
PSOEak ez detselako kilikatzen.
EAJk -eta EAk- ideia berak balittue, eta zoritxarrez halaxe dirudi, gauza
bera gertatuko litzateke. Botu asko abstenziñora joko leukie, bere gustoko
alternatibarik ez eukitzeagatik. Abertzaletasunak galdu, hauek, nozepeinean,
bakarrik nozepeinean, botu batzuk gehixago lortzeagattik.
Ingenieru politiko larregi. Doazela pikutara!!!
it
----- Original Message -----
From: Josu Mendicute
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Friday, March 14, 2008 12:31 AM
Subject: Re: [eibar] Domekako eleziñuen gainean
Ez jata gustatzen EAJk hasieratik ezezkua emon izana, baiña lojikua iruditzen
jata. Azken fiñian, denborakin, EAJk bereganatu ahal izango dittu boto
abertzale gehixenak, PSOEk IUrenak bereganatu dittun moduan. Epe-luzera
interesatzen jako.
Eta epe-laburrera bebai. EA eta Aralarrek, nik uste, PSOErekin akordioetara
iristeko pega haundixauak eukiko zittuen EAJk baino, eta azkenian, EAJk dittun
6 diputauekin baiño errendimendu parlamentario txikixagua lortuko zeban
kualiziñuan 7 juanda baiño, EA eta Aralarren oztopuak dirala-ta.
Nafarruan kasua bestelakua da: ez batak ez bestiak ez dau lortuko
diputaturik, danek batera ez baldin bada. Ba ale, Uxue Barkos joan dadila eta
kitto, baina NaBai da, ez da EAJ. Koaliziñoa EAEn egin ezkero, PSOErentzat (eta
beste askorentzat) "EAJ eta konpainia" dira. Baina EAJk Nafarroan duen
indarra...
Iñundik iñora ulertu ez dotena EA eta Aralar ez batzia izan da. EAk EAJkin
distantzia markatu nahi badau, eta "ezkerreko izatera" jolastu nahi baldin
badau, zegaittik ez alkartu Aralarrekin eta EAJren alternatiba abertzalea
bilakatu? Hor ez dot aurkitzen zein lojikatan jolastu daben. Aralar uste dot
bazegola prest, ezta?
Josu.
On 14/03/2008, Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Eleziñuak gerturatzen zihoazela, batzuk alderdi abertzaleak eta EB
elkarrekin juteko proposatu zeben, eta hor pentsatzen edo egon ziran.
Baina EAJ izan zan lelena ezetz esaten. Hor agertu zan Ortuzar
erridikulua egitten: "ez gara elkarrekin jungo fronte itxura ez emoteko".
Iñurriak (7-8 diputatu lortu zeikiana) elefanteekin burrukatu behar (160 x 2
diputatu inguru), eta indarrak elkartu beharrean, nahixago dau inurriekin
batera ez jun eta bakarrik jardun, elefantiak ez daixa/en pentsatu inurrixok
fronte bat osatuko daben. Burua obatzeko.
Gero EAren txanda etorri zan. Elkarrekin bai gura zebela baina EAJ
tartean ez bazeuan ez zakala zentzurik. Ein!!!!!??? Inurri hau, bestia baina
dexente txikixagua izanik, zera esan zeban: "Ez!!! nik bakar-bakarrik! Ez dot
inoren laguntzarik behar!!"
Orduantxe edo entzun genduan EBaren orakuloa: "Bakarrik juatea pentsatu
dogu, Espainiako IUarekin talde parlamentario propia izan gura dogulako".
IUrekin... zeeer????
Azkenian, labur esanda:
- psoe eta pp elkarren kontrako plantak egitten dabe bixon mesederako.
Bixok irabazi.
- eta bitartean EAJ, tontakerixak esanez, EAren kontra jardun zeban,
EAren zoritxarra desiatzen. EAk berak be berdin Aralarren kontra. EBak batek
daki ze izango zeban buruan. Herrigintza? bai zera!, alderdikeri lotsagarrixa.
Danak galdu. Eta gero zergatik galdu daben argitzeko arrazoi esoterikoak
azalduz.
Naparruan eta Ipar Euskal Herrixan elkarturik jun eta emaitza onak
lortu. EKAn EAJ-EA-Aralar-EB-Batasuna, denak aparte, bakoitza bere
arrazoirengattik, kaka bat egin, eta bestiak baino azkarraguak dirala eritzi.
Argixak gero. Dudarik dago abertzale asko ez dala zehatz-mehatz alderdi batekua
eta elkarturik ikusi nahi dittuela?
Amen.
it
----- Original Message -----
From: Imanol Trebiño
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Sunday, March 09, 2008 11:27 PM
Subject: Re: [eibar] Domekako eleziñuen gainean
Eleziñuak pasatu eta gero:
x Honetan asmatu edo egin neban:
1. "Tristia Euskal Herrixan nork aginduko daben ikusteko
Espainian zer gertatuko den ikusi behar".
-bai.
3. "Garbi dago Pp ta Psoea bat eginda ibili dirala bestiak
ezeztatzeko. Bata bestian kontra jarduteko plantak egitten benetan hirugarrenen
kontra jardun dabe".
-bai.
"Baina... funtzionatuko detse? Izquierda Unida izan zeikean
kaltetu nagusia, baina... hain erraz irentsiko dabe amua alderdi horren
jarraitzaileak? Galtzea gustatzen jatanez, nire apustua: ezetz, Izquierda Unida
behintzat mantendu egingo dala, nabarmenegixak izan diralako".
- Mantendu edo egin dala uste dot, zenbat zakan lehen?, Gutxi
atera ei dau (3), baina lehen be holaxe zebilen, ez?
4. "Eta beste alderdixak zer? Ba desapareziduta".
- Ba horixe.
"Ez dakitt zer egingo daben, baina mantendu edo igo egitten
badira frogatuta geldittuko da -onerako- hauteskunde kanpainak ez dabela
ezertarako balio, eta benetan balio dabena urtetako biharra dala".
- Ondo. Eleziñuak bai balio dabe.
"Horregatik, besteak beste, eleziño ostian datu hau begiratuko
dot: ia Pp eta Psoe gehituta lehen baino emaitza hobiak edo txarraguak atera
daben".
- Hobiak, biok biotara eta hirugarren kaltetan. Hurrengo baterako
"hirugarrenak" asmatuko dabe moduren bat pp-psoe bikoteari aurre egiteko??
5. "Kanpaina, euren kanpaina, eittea lortu daben bakarrak
Psoe eta Pp izan dira, gero euren onerako edo euren kalterako egin daben...
bixamonian ikusiko dogu"
- Bixamonian ez, egun berian. Bixon onerako izan da.
x Honetan ezin jakin:
2. "Psoeak giroa berotu gura ei zeban, partizipaziñua
altxatzeko, eta Ppk nahixago omen zeban partizipaziñua jeistea. Hala bada, nire
ustez, Ppk irabazi. Bape berotasunik ez dot igartzen nik elekziño horren
kontura. Nire posturia: oin dala lau urtekuak baino parte hartze dexente
txikixagua".
Ezin jakin, baina dudarik e.t.a. zikinak psoeren aldeko
partizipazinua berotu dabela?
Eta e.t.a.k badaki, edo pentsatzen dau -kapazak badira-, bere
ekintzen ondorixua zein izango dan?
it
----- Original Message -----
From: Imanol Trebiño
To: Eibartarrak Posta Zerrenda
Sent: Thursday, March 06, 2008 11:28 PM
Subject: [eibar] Domekako eleziñuen gainean
Domekako eleziñuen gainean:
1. Tristia Euskal Herrixan nork aginduko daben ikusteko Espainian
zer gertatuko den ikusi behar.
2. Psoeak giroa berotu gura ei zeban, partizipaziñua altxatzeko,
eta Ppk nahixago omen zeban partizipaziñua jeistea. Hala bada, nire ustez, Ppk
irabazi. Bape berotasunik ez dot igartzen nik elekziño horren kontura. Nire
posturia: oin dala lau urtekuak baino parte hartze dexente txikixagua.
3. Garbi dago Pp ta Psoea bat eginda ibili dirala bestiak
ezeztatzeko. Bata bestian kontra jarduteko plantak egitten benetan hirugarrenen
kontra jardun dabe. Baina... funtzionatuko detse? Izquierda Unida izan zeikean
kaltetu nagusia, baina... hain erraz irentsiko dabe amua alderdi horren
jarraitzaileak? Galtzea gustatzen jatanez, nire apustua: ezetz, Izquierda Unida
behintzat mantendu egingo dala, nabarmenegixak izan diralako.
4. Eta beste alderdixak zer? Ba desapareziduta. Ez dakitt zer
egingo daben, baina mantendu edo igo egitten badira frogatuta geldittuko da
-onerako- hauteskunde kanpainak ez dabela ezertarako balio, eta benetan balio
dabena urtetako biharra dala. Horregatik, besteak beste, eleziño ostian datu
hau begiratuko dot: ia Pp eta Psoe gehituta lehen baino emaitza hobiak edo
txarraguak atera daben.
5. Kanpaina, euren kanpaina, eittea lortu daben bakarrak Psoe eta
Pp izan dira, gero euren onerako edo euren kalterako egin daben... bixamonian
ikusiko dogu.
6. Eta galdera nausia: irabazi, nork irabaziko dau? Ba ideiarik
bez, baina, faboritoa izan arren, nire ustez Psoea ez zan lasai egon behar.
Astelehenian ikusiko dot nire burutaziñuak zuzenak izan diran.
it
------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
--------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.