Badago aldea Debagoienarekin: Aste Santurako ordutegi bereziak gertatu dituzte Debagoieneko turismo zerbitzuek http://tinyurl.com/26c82h
Gari On Fri, Mar 21, 2008 at 8:01 AM, Oier Araolaza <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > > Utah-ko Unibertsitatetik etorritako ballet dantzari talde batekin gabiltza > pasa den ostiraletik Eibarren euskal dantzak irakasten. Dantzak irakasteaz > gain saiatzen ari gara batera eta bestera eramaten hemengo gauza batzuk ikus > ditzaten, Zuberoara maskaradak ikustera joan ginen, Arratera lainoak eta > euria ikustera igo gara, Bilbo, Donostia, Deba... Atzo, ostegun santua Deban > geunden, aurretik deitu genuen turismo bulegora eta eliza barrutik ikusteko > aukerarik izango ote zen galdetu genuen. Baietz, irekita izango zela. > Bertara joan eta eliza itxita. Turismo bulegora joan eta hura ere itxita! > > Asteartean Eibarko arma museoa ikustera joatea proposatu genien eta baietz, > pozik ikusiko luketela. Deitu genuen bertara eta aste santuan itxita > dagoela. Arraroa egin zitzaigun, opor egunetan itxita museoa, baina hasi > gara ohitzen. Dena den, Eibarko museotik asteartean mesede berezia egin > ziguten eta itxita behar zuen orduan guretzat irekin, bikain. Hasi gara > museoa ikusten eta Utah-ko dantzarien irakaslea pozik, halako pistola nahiko > berezia dela, ez zuela inoiz ikusi eta bere lagunei erakutsiko diela. Atera > du argazki kamera, baina berehala etorri zaigu arduraduna eta debekua, > ezetz, debekatuta dagoela argazkiak ateratzea museoan. "No photos, no > photos". > > Ez dut ezer ulertzen. Benetan. Zergatik ezin daitezke atera argazkirik arma > museoan. Museoa eibarko industria ekoizpena ezagutzera emateko egingo zen > ezta? Beraz, argazkiak ateratzeak helburu horretan lagundu baino ez du > egiten! Museoko zuzendaria banintz nik zera esango nieke bisitariei: "Take > photos please, egin argazkiak ahal beste eta zabaldu mundura!!". > > oier. > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
